Candida

Joseba Terreros 2007-01-03 01:00   Zinema kritikak

Ontasun urratuezinez jantzitako neskame honen gaineko istorioak neurri bako sentimentalismoaren potxingora salto egin eta bustiegi azaltzen jaku, bihozberatasunaz mela-mela eginda.

Derecho de familia

Joseba Terreros 2006-12-28 01:00   Zinema kritikak

Film honetan umorea, zakarkeriaren preminarik ez daukan sensibilidadea eta samurtasuna buztartzen dira neurri-neurrian, familia baten barruko hartu-emonen gorabeheren barri emoteko eta, batez be, aitatasunak dakartzan desafioak aztertzeko.

Eragon

Joseba Terreros 2006-12-22 01:00   Zinema kritikak

Film honetan azaltzen dan guzti-guztia aldez aurretik ikusi dozuela pentsauko dozue; ganera, personaia guztiak zeharo estereotipauta dagoz: onak gazteak eta lirainak dira eta txarrak motzak eta zatarrak.

Casino Royale

Joseba Terreros 2006-12-20 01:00   Zinema kritikak

James Bond ostera be itzuli da pantaila handira, baina, Pierce Brosnan-ek antzezturiko personaiarengandik urruntzeko eta gauza barriak aurkezteko egindako ahaleginak gorabehera, film honen emoia ez da izan aurrekoena baizen distiratsua.

Grbavica

Joseba Terreros 2006-12-15 01:00   Zinema kritikak

Film honek Urregorrizko Hartz ospetsua irabazi eban Berlinen eta, egia esan, Balkanetako gerraostearen ganeko istorio bikaina da.

Déjà vu

Joseba Terreros 2006-12-12 01:00   Zinema kritikak

Denzel Washington-en antzezpena filmaren maila berekoa da. Kaskarra benetan.

Das parfum: Die geschichte eines mörders

Joseba Terreros 2006-12-05 01:00   Zinema kritikak

Film hau Patrick Süskind-en nobelearen moldaketa lan ederra dala idatziko bageunke, seguru antzean istorio ikaragarri hau irakurri eta haregaz gozau ebenetariko batzuek esango leukie ez dala horrenbesteraino. Filmek ezin dabe irakurritakoaren ganean zabaldutako irudimena parekatu, baina oraingoan jenterik gehienari entzun ahal izan jako pelikulan egindako lana ona eta kalidadezkoa izan dala.

Le passager

Joseba Terreros 2006-12-04 01:00   Zinema kritikak

Kontakizunaren nahasmendua handi-handia da, pelikuleari nahita ezarritako erritmo apalegiari esker jarraitzeko arazorik egon ez arren, eta unekada batzuetan haria galtzen da istorioaren geldotasunaren ondorioz.

¿Por qué se frotan las patitas?

Joseba Terreros 2006-11-29 01:00   Zinema kritikak

Al otro lado de la cama filmen itxurako beste bat egin gura izan dabe, baina komedia hau aurreko bi horreek baino makalagoa da.

Los fantasmas de Goya

Joseba Terreros 2006-11-17 01:00   Zinema kritikak

Los fantasma de Goya nahiko foiletoia da, sano desorekatuta dago eta protagonista nagusiaren bizitzea bigarren maila batera pasetan da arin be arin, melodrama merke baten ezaugarri guztiak bereganatuz.

Little Miss Sunshine

Joseba Terreros 2006-11-14 01:00   Zinema kritikak

Hoover familia bitxiak bidaia egingo dau neskatoentzako edertasun lehiaketa batean parte hartzeko. Horrek, itzelezko kaosa sortzeaz aparte, goitik beherako aldaketak be ekarriko dauz protagonisten bizitzetara. Antzezleen lana azpimarratzekoa da; nork baino nork jardun eta kontakizunari gidoiak ez daukan sinisgarritasuna emon deutsie.

The lost city

Joseba Terreros 2006-11-09 01:00   Zinema kritikak

Andy Garciak zuzendutako The lost city filma seguru antzean erbesteko esperientziak eragindako zirraren eta bihotzondokoen ondoriotzat hartu daiteke, aktore eta zuzendari kubatar honen familiak bizi behar izan eban egoerea kontuan hartzen badogu.

Scoop

Joseba Terreros 2006-11-06 01:00   Zinema kritikak

Filmaren hasikeratik Woody Allen-ek bere birtute eta makalguneakaz olgetan dabilela emoten dau. Horren ondoren, azaleko istorio bat azalduko jaku, aparteko suspense eta graziarik ez daukana eta, batez be, ezer barririk kontetan ez deuskuna.

The departed

Joseba Terreros 2006-10-31 01:00   Zinema kritikak

Martin Scorsesek zuztarretara itzuli, historia kutsua daukien lanak albo batera itxi eta gangsterren inguruko film sendo hau aurkeztu deusku.

The Black Dahlia

Joseba Terreros 2006-10-27 02:00   Zinema kritikak

De Palma ospetsuak zine baltz klasikoaren bidetik jo gura izan dau, istorio honetan AEBetako hilketa hunkigarri batera hurreratuz. Baina, zoritxarrez, asko be asko dira film honetan huts egin daben osogaiak.

The Devil wears Prada

Joseba Terreros 2006-10-25 02:00   Zinema kritikak

Izenburu deigarri baten azpian gordeta, pelikula hau azkenaldion gure zinema aretoak beteten dabezan komedia eskas eta ziztrinetariko bat besterik ez da.

Los Borgia

Joseba Terreros 2006-10-20 02:00   Zinema kritikak

Los Borgia seriotasunez atonduta dago, girotze behar ikaragarria egin eta eszenografia ondo be ondo landu dabe, antzezpenak ez dira txarrak... Baina, hori guztiori kontuan izanagaitik be, gehienok abrozidu egin ginan.

Elementarteilchen

Joseba Terreros 2006-10-18 02:00   Zinema kritikak

Filmaren garapena ez dago bape orekatuta, istorioa eta arazoak aurkezteko aukeratutako bideak ez dauka ez hankarik ez bururik, gidoia ez da apartekoa eta gai transzendental larregi azaltzen ahalegintzen da, bakar batean be sakondu barik.

Kutsidazu bidea Ixabel

Joseba Terreros 2006-10-11 02:00   Zinema kritikak

Film hau Sagastizabalek orain dala hamar bat urte idatzitako nobelearen moldaketea da, antzerkitik igaro ostean zinemara ailegau dana.

The cave of the yellow dog

Joseba Terreros 2006-10-06 02:00   Zinema kritikak

Fikzino eta dokumentalaren arteko film honen erreferentziak onak ziran eta, egia esan, agindutakoa beteten dauela esan beharra dago. Zinea beste erralidade eta mundu batzuk ezagutzeko tresna modura be ulertzen dogunontzat pelikula ezin egokiagoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)