Before the Devil knows you're dead

Joseba Terreros 2008-07-07 10:52   Zinema kritikak

Filmaren abiapuntua korapilatsua izan ez arren, lehenengo momentuetan hartzen dauen thriller itxurea nahiko engainagarria da. Izan be, filmaren ardatza personaia ustel eta galtzaileen ganeko istorio batean oinarritzen da.

Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull

Joseba Terreros 2008-06-13 14:24   Zinema kritikak

Azken aldion, mundu osoan 80ko hamarkadea behin eta barriz gogora ekarteko dagoan modeak Steven Spielberg zuhurrari be eragin deutso, antza danez. Spielberg-ek beti jakiten izan dau zeintzuk diran ikus-entzuleen gustoak eta nondik atara etekin ikaragarriak. Eta oraingoan be asmau dau.

A thousand years of good prayers

Joseba Terreros 2008-05-30 13:49   Zinema kritikak

Film honek urregorrizko maskorra irabazi eban Donostiako zinemaldian eta oraintsu ailegau jaku zine aretoetako pantaila handietara. Komunikazino faltearen ganeko alkarrizketatzat har daiteke, alkarrizketa zorrotz baizen zirraragarritzat.

Elegy

Joseba Terreros 2008-05-05 12:15   Zinema kritikak

Isabel Coixet-en filmografiak ikusleak erakarri ditu bere sentsibilidade poetikoari eta bizitzeak zauritutako pertsonaia urratu eta konplexuei esker. Ildo horretan, film honen benetako protagonistak irakasle heldu eta ikasle gazte baten arteko maitasun hartu-emonak dira.

Rendition

Joseba Terreros 2008-04-25 15:51   Zinema kritikak

Pelikulea ikusi eta gero, Traffic barria egiteko ahaleginetan jardun dabela emoten dau; kasu honetan, ostera, drogen gaiari oratu barik, terrorismoa hartu dabe ardatz. Dana dala, filmaren garpena motela eta hotza da, erritmo bakoa.

We own the night

Joseba Terreros 2008-04-18 12:02   Zinema kritikak

Beharbada pelikula honek daukan gauzarik onena giro ilun eta makurrak agertu eragiteko lanean egon da; argazkia lohia da, ugerra, eta horrek trafikante bihozbako eta krudelen ezaugarriei ederto laguntzen deutse.

Caramel

Joseba Terreros 2008-04-11 14:31   Zinema kritikak

Amodio eta, batez be, desamodiozko istorioak topetan ibilten diranei itzel gustauko jake. Hori bai, batzuei, beharbada, egoeren garraztasuna arintzeko erabilitako gozotasuna demasekoa begitanduko jake.

Die fälscher

Joseba Terreros 2008-04-01 13:02   Zinema kritikak

Film hau sano ezaguna ez dan benetako jazoera baten oinarrituta dago: naziek dirua faltsutzeko martxan imini eben Bernhard operazinoan. Pelikuleak atzerriko film onenaren Oscar saria jadetsi dau, eta, egia esan, gidoi on-ona eta erritmo egokia daukaz.

No country for old men

Joseba Terreros 2008-03-07 11:31   Zinema kritikak

Ez dot ulertzen zelan esan leiteken honako hauxe dala aurton estreinau dan filmik onena; izan be, nire eretxiz, Coendarren azken behar hau geldoa, astuna eta enpagugarria da. Laburbilduz, Tommy Lee Jones eta Javier Bardem-en antzezpen zoragarriak albo batera itxita, nire ustez, ez da saldu gura izan deuskuen baizen bikaina.

Charlie Wilson's war

Joseba Terreros 2008-02-29 12:11   Zinema kritikak

Film honek hiru birtute handi ditu: batetik, umore garratz eta lotsabakoz zipriztindutako narrazino ausarta; bestetik, isilpeko mezua, kontzientziatzen ahalegintzen dana sermoirik bota barik; eta, azkenik, antzezle talde bikaina.

Los crimenes de Oxford

Joseba Terreros 2008-02-22 10:32   Zinema kritikak

Álex de la Iglesiaren film honek hasikera sendoa dauka eta personaia nagusien aurkezpena ona da. Hala eta guztiz be, kontakizunak aurrera egin ahala, interesa galdu eta beheraldi horretatik urten gura dauenerako beluegi da.

4 luni, 3 saptamani si 2 zile

Joseba Terreros 2008-02-06 11:33   Zinema kritikak

Film honetan, zuzendariak gizarte eta giro latza irudikatzen ditu, Ceauşescu-ren diktadurea jausi aurreko urtean ezkutuan abortetako erabagia hartu daben ikasle gazte biren inguruan.

This is England

Joseba Terreros 2008-01-22 16:53   Zinema kritikak

Zuzendariak Ingalaterrako 'skinhead'-en mundua aurkeztuko deusku. Horretarako, pelikuleak azpimundu horretan sartu barri dan gaztetxu baten esperientzietan oinarritutako istorio xume bat erakusten dau. Gai hori nahiko jorratu da azken urteotako zinemagintzan eta filma aldez aurretik ikusi dogula emoten dau.

American gangster

Joseba Terreros 2008-01-10 14:32   Zinema kritikak

Film honetan makina bat bitarteko erabili da, besteak beste gidoi ona, antzezle bikainak, girotze lan ederra… baina, kontuak kontu, ederto atondu eta egituratutako pelikula zuzen honek originaltasuna, ausardai eta erritmoa falta ditu.

Se, jie

Joseba Terreros 2007-12-26 16:49   Zinema kritikak

Film interesgarri honetan era guztietako osogaiak topau geinkez: maitasuna, traizinoa, sedukzinoa, erotismoa, gerrea, politikea, handigurea eta botere gosea, baina batez be giza zirraren bidezidor oker baizen iluna.

Canciones de amor en Lolita´s Club

Joseba Terreros 2007-12-14 11:09   Zinema kritikak

Mafiak, prostituzinoa, indarkeria, drogak, diru zuriketak… eta antzekoak agiri dira oso bizimodu desbardinak dituen anaia bikien istorio honetan. Pelikulea inora ailegetan ez diran zatiez eginda dago, kolore eta bizitasun bako collage txar baten antzera.

Once

Joseba Terreros 2007-12-05 13:20   Zinema kritikak

Istorio hau xume baizen apal agiri da, bilozik, ezelango apaingarri eta artifizio barik. Abiapuntu horretatik, pelikulan une distiratsu eta gogoangarriak azaltzen dira, eta guzti-guztietan live motif garrantzitsuena, duda barik, musikea da.

Molière

Joseba Terreros 2007-11-30 15:37   Zinema kritikak

Ikusleek ezusteko handia hartuko dabe film honetara Frantziako dramaturgo handiaren lan eta ibilbidearen nondik norako zehatzak topau guran badoaz.

Lions for lambs

Joseba Terreros 2007-11-23 15:04   Zinema kritikak

Robert Redford handiak zuzendu dauen Lions for lambs film hau AEBetako kanpo politikeari eta sistemeari egindako kritika zorrotz eta sakon modura saldu gura izan deuskue. Baina, ez daigun geure burua engainau: pelikulea interesgarria da, baina ez ditu behin be kolokan iminten herrialde horretako gizarte egitureari eusten deutsien printzipioak.

Persepolis

Joseba Terreros 2007-11-16 10:51   Zinema kritikak

Persepolis filmak totalitarismoaren kritika zorrotza egiten dau, baina tragikotasun bako ikuspuntu personal ironiko baizen bizi batetik abiatuta. Ondo pasetako, gogoetea egiteko eta barre egiteko aukera mordoa emoten dau. Ez da gitxi, benetan.