Bicicleta, cuchara, manzana

Karolina Almagia 2010-10-15 11:05   Zinema kritikak

Zelan gustauko litxakizu izatea pelikula hau? galdetzen deutso hasieran Carles Bosch zuzendariak Pasqual Maragalli. Dibertigarria, erantzuten dau berak. Eta ikusleak pentsetan dau une horretan, dokumental hori edozein modukoa izan daitekela, dibertigarria ez behintzat.

- Zuzendaria: Carlos Bosch
- Herrialdea: Espaina.
- Gidoigileak: Carlos Bosch, Josep Sanou
- Jatorrizko izenburua: Bicicleta, cullera, poma
- Argazkia: Carles Mestres.
- Generoa: dokumentala.
- Iraupena: 86 minutu.

Zelan gustauko litxakizu izatea pelikula hau? galdetzen deutso hasieran Carles Bosch zuzendariak Pasqual Maragalli. Dibertigarria, erantzuten dau berak. Eta ikusleak pentsetan dau une horretan, dokumental hori edozein modukoa izan daitekela, dibertigarria ez behintzat. Izan be, oso dramatikoa da egoerea: Catalunyako presidente ohiari Alzehimer diagnostikau barri deutsie eta berak, eta bere inguruko guztiek, jakin badakite gaixotasun hori osatu ezina dala eta, gainera, txarrera joango dala. Eta zelako gogorra izan behar dauen zure hondatzeaz konturatzea; buruak ez deutsula erantzuten ikustea, autonomia galtzen zoazela konprobetea. Eta ez dagoala zer eginik. Nahikoa arrazoi deprimiduteko, nahikoa arrazoi tristura sakon hori era intimo batean eroateko. Baina Maragall -filma honetan konprobau dogu- ez da amore emoten dauen horreetakoa. Gizon ausarta da, adoretsua. Bihoztuna. Eta baimena emoten dau, momentu latz eta gogor horreetatik aurrera, kamara batek prozesu guztia atara daian. Holan sartzen gara bere bizitzan, bere emaztearen bizitzan, bere seme-alaben bizitzan, bere kolaboradoreen bizitzan. Ze gaixotasuna ez dau sufriduten gaixoak bakarrik, baita bere hurreko inguru osoak be. Horreek guztiak azaltzen dira kamara aurrean modu zinezko eta miresgarri batean. Eurekaz hunkitzen gara behin eta barriro, hain hurrekoa egiten jakun egoera horregaz. Ez dogu ikusten Maragall politikoa, ikusten dogu Maragall aita, Maragall senarra, Maragall aitite, Maragall persona. Ikusten dogu denpora pasetearen kontrako burruka hori, ikusten dogu itxaropena dala galtzen dan azken gauzea.

Dokumentala amaitu orduko, negar eginarazo deuskula konturatzen gara eta hori da eduki gogorreko film baten aldetik espero doguna. Ona da hori, sentiarazo egin deusku, ez gaitu hotz itxi. Baina, bapatean, konturatzen gara barre be egin dogula, behin baino gehiagotan, gainera. Dibertidu garela, eta ez da gitxi.

Erantzunak

Ainhoa 2010-10-15 19:45 Erantzuna | #1

Kritika ona. Eskerrik asko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu