La doublure
2006-07-03 02:00 Zinema kritikakHonako hau gizarte satiran oinarrituriko komedia klasiko baizen interesgarri eta barregarria dogu. Pelikula honetan zuzendariak sakelako telefonoen, lerdokeria kronikoaren eta dirudun barrien aro basati honen ganean daukan eszeptizismo kronikoa agiri da.
- Zuzendaria eta gidoia: Francis Veber.
- Herrialdea: Frantzia.
- Iraupena: 85 minutu.
- Antzezleak: Gad Elmaleh (François Pignon), Alice Taglioni (Elena), Daniel Auteuil (Levasseur), Kristin Scott Thomas (Christine Levasseur), Richard Berry (Maître Foix), Virginie Ledoyen (Émilie), Dany Boon (Richard), Michel Jonasz (André), Michel Aumont, Laurent Gamelon (Paul), Patrick Mille (Pascal), Michele Garcia (Louise).
- Musikea: Alexandre Desplat.
- Argazkia: Robert Fraisse.
- Muntaia: Georges Klotz.
- Ekoizpen diseinua: Dominique André.
- Jantziak: Jacqueline Bouchard.
Paparazzi batek Elena top-model ospetsuagaz argazki korapilatsua atara eta gero, Pierre Levasseur handi-mandiak galera ekonomiko izugarria ekarriko leuskion dibortzio gatxa ebitetan ahalegindu behar da, guzur sinisgatxa asmauta. Atara deutsien argazkian beste gizon bat agertzen dan ezkero, andreari esango deutso ez dauela Elena ezagutzen inondik inora eta modeloa alboan daukan beste gizon horregaz egoala. Halanda ze, guzurrari eutsi ahal izateko, Levasseur-ek erretratuan azaltzen dan gizonezkoagaz hartu-emonetan parau eta modeloagaz batera bizitea eskatuko deutso diru truke.
Honako hau gizarte satiran oinarrituriko komedia klasiko baizen interesgarri eta barregarria dogu. Pelikula honetan zuzendariak sakelako telefonoen, lerdokeria kronikoaren eta dirudun barrien aro basati honen ganean daukan eszeptizismo kronikoa agiri da. Mugarik ez daukan botereari egindako kritika zorrotza be topetan dogu; hori bai, guzurren saltseari, amodio faltsuei eta paradisu fiskalei kontrapuntua egiteko, François Pignon-en zintzotasun eta lañotasuna daukagu eta, errealidadean jazo ohi danaz bestaldera, oraingoan ondradutasunak irabaziko dau. Horra hor film honen akats nagusia. Edozelan be, kritika erdi garratz eta erdi absurdoaren bitartez, barre egiteko aukerea opesten dau eta, film xumea eta apala izan arren, ez da hain gitxi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!