'Neighbors'

Karolina Almagia 2014-05-22 18:15   Zinema kritikak

Gidoilariek zakilekaz daukien obsesinoa behin eta barriro agiri da. Gure aretoetan dagoan gaztelaniazko bersinoan personaiek hamaika aldiz botaten dabe polla berbea, nazkatu arte. Txiste errazak dira nagusi.

'Ida'

Karolina Almagia 2014-05-07 12:18   Zinema kritikak

Protagonisteak komentuko bizitzea eta kalekoaren artean erabagi behar dau. Ebatzi bat hartu behar dau. Ikusleari ez jako ezelako azalpenik emoten. Dana azaltzen jakun beste lan batzuen aldean, ikuslea buruari bueltaka aterako da zinema-aretotik. Eta hori beti da ona.

'Ocho apellidos vascos'

Karolina Almagia 2014-04-14 14:10   Zinema kritikak

Ocho apellidos vascos-ek ez dau inor engainetan, eta horregaitik ez dot ulertzen egon diran haserreak. Hasiera-hasieratik argi geratzen da parodia hutsa dala, apropos egindako gehiegikeria. Topikoz beteta dagoala? Jakina! Umore finik ez daukala? Nahiko leuke! Kultura biren arteko desbardintasunetan oinarritutako komedia erromantiko tipikoa da, beste hainbeste eta hainbeste dagozan lez. Ez dau ezer asmau, baina funzionau egiten dau.

'Les Garçons et Guillaume, à table!'

Karolina Almagia 2014-04-04 12:33   Zinema kritikak

Frantzian miloeka ikusle izan ditu, eta lau Cesar sari irabazi. Hainbesterako ete da? Onartzen dot lehenengo ordu erdian artega ipini nintzala. Apurka-apurka, pelikulea hobetzen doa. Nerabe zala bizi izandako homofobia eta bullynga umorez kontetetak badauka meritua. Dana dala, Gauillaume Gallienek arazo bat dauka: kamerak ez dau maite.

'The Grand Budapest Hotel'

Karolina Almegia 2014-03-25 11:47   Zinema kritikak

Irudi bakotxa dotore eta poderetsua da. Personaiak zoragarriak dira eta komiki batetik ateratakoak begitantzen jakuz. Lujuzko aktore taldea dauka. Akaso honi guztiari edukia falta jako, eta hori izan da, hain zuzen be, kritikari eta ikusle batzuek arpegiratu deutsiena. Egia da gidoiari mamin apur bat falta jakola.

'Her'

Karolina Almagia 2014-03-11 10:46   Zinema kritikak

Makina hori gizon guztiek euki nahiko leukien emakumearen modukoa da: beti berari begira, bere pentzu, eta trukean ezer eskatu barik. Ganera, gizonak berak nahi dauenean bakar-bakarrik konektetan dau. Biztu eta amatau. Dana dala, esperimentu interesgarria da Her, originala, eta oso ondo eginda dago

'Nebraska'

Karolina Almagia 2014-02-21 10:31   Zinema kritikak

Dramea eta komedia batzen ditu Nebraska pelikuleak, hitz gitxi eta irudi esanguratsuak. Tristea da batzuetan, amaieran irrifarre bategaz amaituko dogu, eta eskertzen da. Zuzendariak bere pelikularik errazena, baina sakonena egin dau, eta asmau dau.

'American Hustle'

Karolina Almagia 2014-02-04 17:30   Zinema kritikak

Metrajea luzeegia da eta, ganera, tarteka galdu egiten gara istorioan. Amaierea heltzen danean, ez hotz ez bero geratzen gara. Asko espero genduan. Eta huts egin deusku.

'Asier ETA biok'

Karolina Almagia 2014-01-27 16:55   Zinema kritikak

Dokumentu ausarta izateaz gan, bitxia da Asier ETA biok. Etxean egindako bideo baten itxurea dauka. Merinok Madrilgo lagunek -gehienak aktoreak, batzuk ezagunak ganera- Euskal Herrian gertatutakoa ulertzea nahi dau. Ez dakigu lortu dauen, benetan gatxa da eta.

'La gran belleza'

Karolina Almagia 2014-01-13 10:00   Zinema kritikak

Batzuetan bikaina, beste batzuetan gehizkoa da La grande bellezza. Eta ez bakarrik ordu erdi bat sobran daukalako. La dolce vita barria egin nahi izan dau Sorretinok. Zoritxarrez, gehiegi igarten jako hori asmo hori.

'De tal padre, tal hijo'

Karolina Almagia 2013-12-30 12:05   Zinema kritikak

Topiko arriskutsu bat topau dot pelikulan: Familia pobreak zoriontsuagoak dira. Zenbat aldiz ikusi dogu hori Hollywoodeko zineman? Moralaren ganeko ikasbidea emon gura ete deusku zuzendariak? Halanda be, Kore-Edak badaki leuntasunez filmetan. Eta badaki, ondo jakin be, umeen unibersoa islatzen, eta aktore txikiak zuzentzen.

'Le Week-end'

Karolina Almagia 2013-12-18 10:18   Zinema kritikak

Gai honegaz film asko egin dira, kolore guztietakoak. Hanif Kureishi idazle britainiarrak gidoi interesgarri bat idatzi dau, umorea eta mina nahasten dituana. Batzuetan alkarrizketak sekulakoak begitantzen jakuz, eta gerotxuago nahiko artifizialak emoten dabe.

Vivir es fácil con los ojos cerrados

Karolina Almagia 2013-11-25 17:38   Zinema kritikak

Road movie itxurea dauen David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados oso gustura ikusten diran film horreetakoa da. 60 hamarkadan gertatzen da, John Lennon Almerian pelikula bat filmetan egon zan garaian. Javier Cámarak itsusi baina bihotz oneko ingeles irakaslearen papela egiten dau, inork baino hobeto egin be.

'Tots volem el millor per a ella'

Karolina Almagia 2013-11-11 13:51   Zinema kritikak

Film soila, baina dotorea; merkea, baina betea. Eszena bakan eta artifizial batzuen erruz (eta senarraren papel ahulagaitik), ez da pelikula biribila. Baina kontuan hartuta kontetan dauena ez dala bape erraza, Mar Collen maisutasuna begien bistakoa begitandu jaku.

'Prisoners'

Karolina Almagia 2013-10-28 11:58   Zinema kritikak

Zuzendari kanadiarrak Prisoners-en egin dauen lana mirestekoa da. Lehenengo minutuetatik harrapetan zaitu. Ez dago berbaurrerik. Pelikuleak aurrera egin ahala, konturatzen zara gehien estutzen zaituena ez dala desagertutako umeak non dagozan, baizik eta holako egoera batean etsita dagoan personea noraino heldu daitekeen.

'Gravity'

Karolina Almagia 2013-10-14 14:41   Zinema kritikak

Efektu bereziak alde batera itxita, gaur egun ez da gauzarik deigarriena-eta, interesgarriena da ikustea gizaki batek zelan jokatzen dauen holako egoera batean, hau da, bere burua espazioan galduta ikusten dauenean. Hain ondo eginda dago ikusleak itolarria eta bakardadea sentitzen dituala sakon, eta eta 3D-n ikusi ezkero gehiago.

'Las brujas de Zugarramurdi'

Karolina Almagia 2013-09-24 11:24   Zinema kritikak

Zakarkeriz betetako pelikulea egin gura izan dauela dino De la Iglesiak. Hori lortu dau. Bere jarraitzaile leialek gozauko dabe. Hugo Silva eta Mario Casas aktoreak gustuko dituenek be gozauko dabe, seguruenik. Baina ganerakoek...

Mud

Karolina Almagia 2013-09-09 11:05   Zinema kritikak

Mud eta emakumearen arteko amodiozko istorio gogorra nahikoa ahul, indarbaga geratzen da. Kontran, umeak helduakaz izaten dituan hartu-emonena filmak dauen punturik indartsuena da. Munduari begiratzeko umeen modua badaki islatzen Nicholsek, ondo jakin be. Horri gehitu behar jako umeen interpretazino bikainak, guztiz sinisgarriak.

'La migliore offerta'

Karolina Almagia 2013-07-22 13:58   Zinema kritikak

La migliore offerta faltsoa begitantzen jat, handiustez egindakoa. Ezin sinistu ikusten nagoena... Denporea pasetako balio dau, bai, nahiz eta metraje luzeegia izan, beste behin be. Baina ez dozu hemen topauko hainbat kritikarik aitatutako pelikula bikaina.

'Monsters University'

Karolina Almagia 2013-07-08 14:59   Zinema kritikak

Alde teknikotik bikaina da, Pixar etxeak egindako lan guztiak lez. Arkitekturea eta argiztatzea ikaragarriak dira, adibidez. Argumentua, barriz, nahiko eskasa da, ez dau jakin-min handirik sortzen. Amaieran, trailerra filma bera baino hobea zala entzuten da zinema-aretoan.