'Her'

Karolina Almagia 2014-03-11 10:46   Zinema kritikak

Makina hori gizon guztiek euki nahiko leukien emakumearen modukoa da: beti berari begira, bere pentzu, eta trukean ezer eskatu barik. Ganera, gizonak berak nahi dauenean bakar-bakarrik konektetan dau. Biztu eta amatau. Dana dala, esperimentu interesgarria da Her, originala, eta oso ondo eginda dago

-Zuzendaria eta gidoilaria: Spike Jonze
-Interpreteak: Joaquin Phoenix, Scarlett Johansson, Amy Adams.
-Herrialdea: AEB
-Iraupena: 126 minutu
-Generoa: Erromantikoa, zientzia fikzinoa

Etorkizunean jazoten da istorioa, baina ez oso urrun dagoan etrorkizunean. Theodore diborziau barri da, bakarrik sentiduten da. Adimen artiziala daukan sistema eragile bategaz maiteminduten da. Eta ez da gitxiagorako be. Software horrek Scarlett Johanssonen ahotsa dauka, jatorrizko bersinoan, jakina. Sistema eragilea Theodoreren behar guztiak asetzeko programauta dago.

Joaquin Phoenix aktoreak pelikulearen ardura osoa hartzen dau. Ez da erronka txikia: bere personaia, burutik jota egon barik, sistema informatiko bategaz maitasun istorio bat biziten dabilela. Eta amodiozko istorio guztietan lez, sexua, grina, arazoak eta zeloak dagoz. Noraino lortzen da ikuslea istorio ausart honetan sartzea? Nire kasuan, hasieran baino ez. Izan be, pelikuleak aurrera egiten dauen naurria hutsitzen doa.

Egia da makina hori gizon guztiek euki nahiko leukien emakumearen modukoa dala: beti berari begira, bere pentzu, eta trukean ezer eskatu barik. Ganera, gizonak berak nahi dauenean bakar-bakarrik konektetan dau. Biztu eta amatau. Oso erraza. Baina, istorioak berak dauen mezu matxistea albo batera itxita, badako beste gauza bat ez nauena beteten: Theodore maitemintzea ulertzen dot, baina softwareak sentimenduak izatea… gehiegi da. Dana dala, esperimentu interesgarria da Her, originala, eta oso ondo eginda dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu