'Retour à Ithaque'

Karolina Almagia 2015-04-24 10:42   Zinema kritikak

Kuban bizi dan egoera ekonomiko eta politikoa, gazteen ilusino eza eta nagusien desengainua dira ardatz nagusiak. Baina antzerki kutsu nebarmenegia dauka, eta hori baino okerrago, momentu batzuetan komedia handi bat dala igarten da, zentzu gaiztoan. Dana dala, film interesgarria da, nahiz eta ikusleari pazientzia apur bat eskatu.

'Futatsume no mado' (Aguas tranquilas)

Karolina Almagia 2015-04-16 11:03   Zinema kritikak

Futatsume no mado ez da ikusle guztientzako egokia. Hasteko, geldoa da, oso geldoa. Eszenatokia ugarte japoniar bat da. Haizea, olatuak, noizean behin ekatxen bat. Berba gitxigaz eta begirada luze askogaz, gazteen arteko hartu-emona eta euren garapen personala ikusiko doguz. Film personala eta bitxia da, momentu eder batzuk dituana, baina aspergarria be izan daitekeena

'A Most Violent Year'

Karolina Almagia 2015-03-24 10:37   Zinema kritikak

Tonu hotzean dago filmauta, kutsu mingotsa dauka pelikuleak. Izenburua ikusita eszena bortitzak ikustera joan danak ez dau nahi dauena topauko. Izan be, hemen biolentzia ostenduta dago, ez dago agirian.

'Refugiado'

z 2015-03-12 13:43   Zinema kritikak

Emakumearen kontrako indarkeria dau gai nagusi film honek. Zazpi urteko ume baten ikuspegitik begiratzen deutso ikusleak drameari, eta hori dau berezi, hain zuzen be, pelikula honek. Apaindura barik, eta personaia gitxi batzuk erabiliz, zuzendariak bildurrari buruzko lan miresgarria egin dau.

'Las ovejas no pierden el tren'

Karolina Almagia 2015-02-17 10:10   Zinema kritikak

Álvaro Fernández Armerok oraingoan begiradea ez dau nerabe-gazteengan ipini, hogeitamar-berrogei ingurukoengan baino. Personaiek buelta asko emon ditue bizitzan daborduko: batzuk bananduta dagoz; beste batzuk, banatzekotan; eta beste batzuk, amesetako printzearen bila dabilz oraindino. Gehienek porrot egin dabe lan arloan, ganera.

71

Karolina Almagia 2015-02-06 14:10   Zinema kritikak

Gogo beroz eta laudorio guztiakaz hartu dabe film hau kritikari gehienek. Ez dot nik berotasun horregaz bat egiten. Entretenigarria bada be, eta dauen erritmo bizia eskertu arren, nekez sinisten dot kontetan deustiena.

'Birdman or (The Unexpected Virtue of Ignorance)'

Karolina Almagia 2015-01-23 10:41   Zinema kritikak

Alejando González Iñarrituk 180 graduko birea egin dau bere filmografian. Amores perros, 21 Grams eta Babel moduko film itogarri eta dramatikon ostean, ikutu fantastikoak dituan komedia arlora mobidu da.

'Leviathan'

Karolina Almagia 2015-01-07 13:37   Zinema kritikak

Drama basati eta ikaragarri honetan, baina, ez dira umore izpiak faltetan. Plano finko eta indartsuen bidez, eszenaratze bikainak eskaintzen deuskuz Zvyagintsevek. Film gomendagarria da eta, ganera, Bilbon, jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukerea daukagu

'Magic in the Moonlight'

Karolina Almagia 2014-12-22 17:00   Zinema kritikak

Argi dago ezin dala urtero maisulan bat egin. Baina Woody Allen tematia da, eta eten barik dabil pelikulak idazten eta zuzentzen. Lan batzuk bikainak dira, beste batzuk onak, eta badira  txarrak diranak bere bai. Magic in the Moonlight (Hegoaldean, Magia a la luz de la luna) hau azkenengo horreen artean dago. Biziteari buruzko ohiko diskurso existentziala ondo dago, baina ez da nahikoa film bat egiteko

'Diplomatie'

z 2014-12-10 10:21   Zinema kritikak

Plano eta kontraplanoen bidez tensinoa sortzea miresgarria da, eta batzuetan thriller bat lez segiduten dogu pelikulea, nahiz eta amaierea ezagutu. Historia gustuko dabenentzako ezinbesteko pelikulea da.

Escobar: Paradise Lost

Karolina Almagia 2014-11-20 13:28   Zinema kritikak

Film hau ez da Pablo Escobarraren ganeko biopic bat, abenturazko film bat baino, akzinoa, amodioa eta azpijokoa tartean dituala. Produktu entretenigarria da, aldi berean droga trafikatzaile kolonbiarraren mundua zelakoa zan ezagutzeko balio deuskuna.

'Relatos salvajes'

Karolina Almagia 2014-11-06 10:39   Zinema kritikak

Nork ez dau amesetan egin mendekuagaz? Ba, istorio honeetan, protagonistak  ez dira heroiak, zu eta ni moduko jentea baino, jente arrunta, bakotxa bere ahuldadeekaz. Istorio honeek txiste itxurea daukie hasieran, baina amaierea tragedia hutsa da. Erritmo bizian, umorerik baltzena erabiliz, zuzendariak munduan dagoan justizia ezaren kontrako amorrua erakusten dau.

Lasa eta Zabala

Karolina Almagia 2014-10-17 11:15   Zinema kritikak

Biribila ez baina bai film duin eta on baten aurrean gagozala uste dot. Ez da kasualidadea Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialerako hautatu izana. Arrisku handia ekarren istorio hau pantailaratzeak eta arrisku edo zailtasun horreetako gehienak gainditu egin ditu. Jazoera horreen gehiegikeria, basatikeria eta bildur-ikarea islatzen dau, baina, aldi berean, arnasa hartzeko esparruak eskaintzen ditu.

The Drop

Karolina Almagia 2014-10-07 13:05   Zinema kritikak

Gidoiaren Zilarrezko Maskorra irabazi barri dau Donostiako Zinemaldian film honek, ondo mereziduta gainera. Shutter Island eta Mystic River eleberri ospetsuen egilea dan Dennis Lehane Animal Rescue bere ipuinean oinarritu da thriller honen gidoia idazteko. Bertan, kontetan ez dana kontetan dana baino garrantzitsuagoa da.

'El niño'

Karolina Almagia 2014-09-25 11:28   Zinema kritikak

El niño pelikula entretenigarria da, eta oso ondo eginda dago. Argumentua ondo segidu daiteke, eta akzino eszena ikusgarriak sinisgarriak dira. Begirada sakona izan arren, Castrori igarten jako hasi barria dala, batez be ondoan Eduard Fernandez, Barbara Lennie, Sergi Lopez edo Tosar bera aktoreak dituanean.

'The F Word'

Karolina Almagia 2014-09-10 10:42   Zinema kritikak

Protagonistea hogeitaka urteko gazte barritsua da, eta lagun bategaz maiteminduta dago. Ezinezko maitasuna da. Alkarrizketa onak eta umore momentu batzuk badaukaz pelikuleak, nahiz eta nire ustez, sobran egon txiste eskatologikoak. Osotasunean, gustura ikusten da.

'The Immigrant'

Karolina Almagia 2014-07-24 13:04   Zinema kritikak

Gitxitan kontau deuskuen errealidadea azaltzen dau pelikuleak: sasoi haretan AEB ailegetan ziran mundu guztiko etorkinek Ellis ugartean topetan ebena, askotan, ustelkeria eta justizia eza. Izan be, danek ez eben lortzen New Yorkera sartzea.

'Sunshine on Leith'

Karolina Almagia 2014-07-03 12:57   Zinema kritikak

Labur esanda, topikoz topiko eregitako argumentua da, inolako ezuste barik, eta, ganera, mezu kontserbadore argi bat dauena. Baina film musikala da eta askok esango dabe genero horretan gidoiak ez dauela ardura, musikea dala garrantzitsuena. Horrela hartzen badogu, akaso gozauko dogu.

'The Invisible Woman'

Karolina Almagia 2014-06-20 11:23   Zinema kritikak

Ralph Fiennesen egitasmo personala da film hau, eta zuzendaria izateaz gan, Dickensen papela be egiten dau. Felicity Jonesek, Nellyren papelean, ederto erakusten dau emakume horrek bizitako mina, larritasuna eta zoriontasun momentu laburrak. Dana dala, esango neuke kimikak huts egiten dauela maitale biak alkarregaz dagozanean.

'Maleficent'

Karolina Almagia 2014-06-11 11:14   Zinema kritikak

Loti Ederra ipuina dauka abiapuntua pelikuleak, baina jatorrizko bersinotik urrunduz, maitagarri gaiztoaren ikuspegitik kontetan deuskue istorioa. Maléfica honetan, gaiztoa ez da sorgina, Loti Ederraren aita baizik. Hau guzti hau Walt Disneyren zigilupean: marrazki ikaragarriak, paisaje ikusgarriak eta efektu berezi itzelak. Baina esan behar da gidoia nahiko ahula dala. Personaia batzuk ez dagoz bape garatuta.