71
2015-02-06 14:10 Zinema kritikakGogo beroz eta laudorio guztiakaz hartu dabe film hau kritikari gehienek. Ez dot nik berotasun horregaz bat egiten. Entretenigarria bada be, eta dauen erritmo bizia eskertu arren, nekez sinisten dot kontetan deustiena.
- Zuzendaria: Yann Demange.
- Gidoilaria: Gregory Burke.
- Interpreteak: Jack O'Connell, Paul Anderson, Valene Kane, Sean Harris, Sam Reid eta Charlie Murphy.
- Generoa: Thrillerra. Dramea. IRA
- Herrialdea: Britainia Handia.
- Produktoreak: Crab Apple Films / Protagonist Pictures / Warp Films.
- Iraupena: 100 minutu.
Gogo beroz eta laudorio guztiakaz hartu dabe film hau kritikari gehienek. Ez dot nik berotasun horregaz bat egiten. Entretenigarria bada be, eta dauen erritmo bizia eskertu arren, nekez sinisten dot kontetan deustiena.
Eta abiapuntua oso ona da: heldu barria den soldadu britainiar bat Belfasteko arerio-aldean galtzen da. 70. hamarkadea da eta Belfast infernu bat da. Gatazkeari buruz gitxi dakian arren, soldadua laster konturatuko da giza-ehiza baten piezarik desiragarriena dala. IRAko talde guztiek akabau nahi dabe, baina baita protestanteen aldekoek be. Gauean galduta, in crescendo doan thriller dardaratsu baten etxurea hartzen dau haren igesaldiak.
Baina pelikulak gidoi-akats handiak ditu. Adibidez, personaia batzuen jokaerak ez dira ulertzen inondik inora. Gainera, sentimentalismoa erantsi guran, ez hanka ez buru ez dauen ume bategaz (anaia txikia?) eskena batzuk sartu ditu zuzendariak. Amaierea be ulergatxa da.
Azkenean, istorioan argi dagoan bakarra mezua da: kolore guztiko terroristak zein militar aginteak, kupidarik bako gaiztoak dira; soldaduak bakar-bakarrik dagoz gerran eta inori ez jako inporta zer jazoko jaken.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!