'Magic in the Moonlight'
2014-12-22 17:00 Zinema kritikakArgi dago ezin dala urtero maisulan bat egin. Baina Woody Allen tematia da, eta eten barik dabil pelikulak idazten eta zuzentzen. Lan batzuk bikainak dira, beste batzuk onak, eta badira txarrak diranak bere bai. Magic in the Moonlight (Hegoaldean, Magia a la luz de la luna) hau azkenengo horreen artean dago. Biziteari buruzko ohiko diskurso existentziala ondo dago, baina ez da nahikoa film bat egiteko
- Herrialdea: AEB.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Woody Allen.
- Interpreteak: Emma Stone, Colin Firth, Marcia Gay Harden, Jacki Weaver, Eileen Atkins, Simon McBurney, Hamish Linklater.
- Produktoreak: Sony Pictures Classics / Dippermouth / Gravier Productions / Perdido Productions / Ske-Dat-De-Dat Productions.
- Generoa: komedia, amodiozkoa.
- Iraupena: 97 min.
Argi dago ezin dala urtero maisulan bat egin. Ez eta pelikula on bat urtero be ez, seguru antzean. Baina Woody Allen tematia da, eta eten barik dabil pelikulak idazten eta zuzentzen; ez dakigu zergaitik izan daitekeen, kontratuak hori eskatzen deutsolako, diruzalea dalako edo etxean aspertu egiten dalako.
Kontua da, urteko sasoi honetan, beti jatorkula film barri bategaz. Lan batzuk bikainak dira, beste batzuk onak, eta badira txarrak diranak bere bai. Hau azkenengo horreen artean dago. Arazoa ez da deja vu hutsa dala bakarrik. Biziteari buruzko ohiko diskurso existentziala ondo dago, baina ez da nahikoa film bat egiteko.
Colin Firth eta Emma Stone ahalegintzen dira pelikuleari eusten, baina interpretau behar dituen alkarrizketak ez dira zuzendari newyorktarrak idatzi dituan onenak, egia esan.
Woody Allenentzat ilusinoa beharrezkoa da, adimenaren kontra joan arren. Frantziako Kosta Urdinean dago filmauta, lujuzko etxe ikusgarrien artean. Batzuetan irribarre egingo dogu, baina gehienetan betiko txisteak eta betiko maitasun istorioak labur geratzen dira guri ilusinoak biztuteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!