The Drop

Karolina Almagia 2014-10-07 13:05   Zinema kritikak

Gidoiaren Zilarrezko Maskorra irabazi barri dau Donostiako Zinemaldian film honek, ondo mereziduta gainera. Shutter Island eta Mystic River eleberri ospetsuen egilea dan Dennis Lehane Animal Rescue bere ipuinean oinarritu da thriller honen gidoia idazteko. Bertan, kontetan ez dana kontetan dana baino garrantzitsuagoa da.

- Jatorrizko izenburua: The Drop.
- Herrialdea: AEB.
- Zuzendaria: Michael R. Roskam
- Gidoilaria:Dennis Lehane
- Musikea: Raf Keunen.
- Interpreteak: Tom Hardy, Noomi Rapace, James Gandolfini, Michael Esper, Lauren Susan,
- Produktoreak: Chernin Entertainment / Fox Searchlight Pictures.
- Generoa: Thrillerra.
- Iraupena: 106 min.


Gidoiaren Zilarrezko maskorra irabazi barri dau Donostiako Zinemaldian film honek, ondo mereziduta gainera. Shutter Island eta Mystic River eleberri ospetsuen egilea dan Dennis Lehane Animal Rescue bere ipuinean oinarritu da thriller honen gidoia idazteko. Bertan, kontetan ez dana kontetan dana baino garrantzitsuagoa da. Bilbea edo korapiloa in crescendo doa eten barik, eta alkarrizketa sinisgarri eta zoragarrien bidez, ikusleak personaien alde ezkutuak ezagutzen joango da, ezustezko amaierara heldu arte.

Michaël R. Roskam (Bullhead) zuzendariak puntako bi aktore alkartu ditu film hau aurrera eroateko. Tom Hardyk, mafiak kontroletan dauen auzoko tabernari baten papelean, nork bereari eustean oinarritutako lan miresgarria egiten dau. Bere ondoan James Gandolfini handia dabil, bihotzeko batek jota hil baino lehen egindako azken pelikulan. Tony Sopranoren aktoreari agur esateko aukera ona da film hau. Tamalez, Bizkaiko karteleran jatorrizko hizkuntzan ikusteko modurik ez dago eta interpretazino-munstruo bi honen ahotsak galduko doguz bikoiztutako bersinoan.

Pelikula honek balio deusku, baita be, Brooklyneko tabernetako antolatutako krimenaren mundua zelakoa dan ezagutzeko. Askotan, mafiak erabilten ditu areto horreek legez kanpo irabazitako dirua bertan gordeteko. Trapitxeo horreen artean beren burua nahastauta ikusten dabe filmako personaiek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu