Mustang
2016-03-23 09:38 Zinema kritikakEuropako Batasunean sartu nahi dauen herrialde horren lotsa jakin batzuk azalarazoteaz gan, pelikula hau gustura ikusten da, momentu dibertigarriak eta dramatikoak ondo nahasten ditualako eta tensinoari bikain eusten deutsolako. Alde txarra osabearen personaia dala esango neuke, gaiztoegia da eta karikatura etxurea be hartzen dau eta horrek, tamalez, manikeismoz kutxatzen dau istorioa.
Brooklyn
2016-03-03 17:01 Zinema kritikakBi munduen artean harrapatuta bizi dan emakume gazte baten istorioa kontetan deusku John Crowley zuzendariak. Protagonistearen familia, lagunak, aberria, alde batetik, eta etorkizun handiko bizitza barri baten gogoa, bestetik. Etorkin guztien dramea: ilusinoak eta itxaropenak prezio oso altua dabe: atzean itxitakoakaitik sentiduten dan mina, hasieran jasangatxa, denporaren poderioz leuntzen joaten dana.
Anomalisa
2016-02-24 10:57 Zinema kritikakCharlie Kaufmanek eta Duke Johnsonek egin dabe pelikula triste bat, iluna eta, nire uste apalean, tartean umore apur bat gehiago ez zan bape txarto etorriko. Baina merezidu dau ikustea esperimentu hau. Arlo teknikoan ikusgarria, alkarrizketa oso onak ditu eta istorio sinisgarri bat kontetan deuskue.
Youth (Juventud)
2016-02-02 17:41 Zinema kritikakPaolo Sorrentinok Fellini izan gura leuke eta gehiegi igarten jako. La gran belleza, La Dolce Vita filmagaz konparau baeben, Youth honetan Ocho y medio etorten jaku burura. Baita Thomas Mannen La montaña mágica liburua be. Batzuetan, haren zinemagintzea gehiegizkoa da eta faltsua, matxistea eta artifiziala emoten dau. Beste batzuetan, ostera, ederra eta dibertigarria subertetan da.
The End of The Tour
2016-01-26 11:46 Zinema kritikakDavid Foster Wallace mitifikautako idazleak eta Rolling Stone aldizkariko David Lipsky kazetariak alkarregaz igaro zituen egunak islatzen ditu filmak. Egun horreek zelakoak izan ziran kontatu eban Lipskyk 2010ean argitaratutako liburu batean, F. Wallace bere buruak beste egin eta bi urte geroago.
'El puente de los espias' (Bridge of spies)
2016-01-11 17:12 Zinema kritikak1960an, Gerra Hotza pil-pilean egoanean, jazotako bat ekarri deusku Steven Spielbergek Bridge of spies filmean. Sobiet Batasunaren eta Estadu Batuen arteko lehia nuklearra zala eta, espien lana funtsezkoa zan. Matt Charmanek eta Coen anaiek idatzitako istorio honek James B. Donovan abogaduagan ipinten dau arretea.
La novia
2015-12-28 13:02 Zinema kritikakMaila bisualean eraginkorra, lirismoz beteta dago film hau, baina batzuetan eztiegia subertetan da. Kapadozian eta Aragonen filmauta, paisajearen indarra, argazkilaritzea, koreografia, eszenaratzeko modua eta musika ederra dira elementu indartsuenak. Alderantziz, Lorcaren testuak artifizialak eta barregarriak bihurtzen dira aktore honeen ahoetan.
Paulina (La Patota)
2015-12-09 13:40 Zinema kritikakDolores Fonzi oso aktore ona da eta Santiago Mitrek badaki primeran zuzentzen. Baina ez da nahikoa eta istorio honek zorroztasun gehiago beharko leuke. Film probokatzailea dala esan dabe; baina osotubakoa eta faltsua begitantzen jat niri.
'El clan'
2015-11-23 11:27 Zinema kritikakAlmodovar anaiek produzidutako pelikula honek sekulako arrakastea lortu dau Argentinan. Arquímedes Puccio familia-buru hotz eta bildurgarria interpretetako, Argentinan mundu guztiak komediagaz identifiketan dauen aktore bat aukeratu dau Pablo Traperok. Guillermo Francellak agirian ixten dau bere bikaitasuna, umoreagaz zerikusirik ez daukan personaje guztiz sinisgarria da berea. Bere begiradak odola izozteko modukoak dira.
Truman
2015-11-05 10:31 Zinema kritikakTrumanek negar eragiten deusku, baina barre egiteari itxi barik. Oreka hori mantenidutea oso gatxa da, eta Cesc Gayk lortu egin dau, primeran lortu be. Julian semea topetan dauen sekuentzia azken urteetan ikusi dodan onenetariko bat da. Darinen eta Camararen lanei esker, baina baita oso ondo idatzitako gidoiari esker be, film honek hunkitu egiten gaitu, pentsau eragiten deuskun bitartean. Ezinbesteko pelikulea.
Amama
2015-10-16 15:53 Zinema kritikakDonostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazitako Amama euskeraz filmau zan eta holan ikusi behar da, nahiz eta erderara be bikoiztu dan. Asier Altunaren filmak baserriaren mundua zelan desagertzen doan kontetan dau, poetikoki eta modu eder batean.
Everest
2015-10-06 12:22 Zinema kritikakArazoa da emozinoak ez dirala inondik inora agertzen. Personaiak garatu edo sakondu barik dagoz eta, beraz, horreekazko enpatiarik ez da sortzen ikusleakan. Momentu intimistek edo sentimentalek ez dabe funtzionetan, ezta eszena dramatikoenetan be. Labur-zurrean, filmak ez dauka ikuslea hunkitzeko gaitasunik.
Ma ma
2015-09-15 11:46 Zinema kritikakZuzendari donostiarraren poesia eta atmosfera bereziak sortzeko gaitasuna ukatu barik, Ma Ma honetan infantilismoaren eta pinpirinkeriaren zertzelada batzuk topauko doguz. Magia bilatzeko arriskuak dakarrena.
A perfect day
2015-09-03 12:40 Zinema kritikakEgoera absurdo eta dibertigarriei, alkarrizketa zentzudunei eta interpretazino bikainei esker (Benicio del Torok eta Tim Robbinsek euren maitasuna erakutsiz) gustura ikusteko moduko filma da.
El mundo sigue
2015-07-21 11:05 Zinema kritikakFernando Fernán Gómez aktore eta zuzendari handiaren pelikula honen historia bitxia da. Bilbon ikusi zan lehenengo aldiz, 1965ean, eta gero zinema-aretoetatik desagertu zan, seguruenez zentsurea tarteko zala. Orain, banatzaile batek berreskuratu dau filma, konpondu eta barriro estreinau dau. Ikusmira handia sortu dau, Multi aretoetan batutako persona kopurua ikusita. Beharbada, kritiko ia guztiek maisu-lantzat jo dabelako.
Que Horas Ela Volta? (Una segunda madre)
2015-07-03 15:38 Zinema kritikakBenetan ondo kontauta dago istorio hau. Aktoreen lana miresgarria da, batez be Regina Casérena. Anna Muylaert zuzendari brasildarrak primeran islatzen ditu giza klaseen diferentziak, eszenatoki bakar batetik mobidu barik. Esangura horretan, film honek Arriba y abajo serie famatua ekartzen deusku gogora eta XXI. mende honetan, nahiz eta makilatuago egon, antzeko egoerak izaten dirala gogorarazoten deusku.
Filmaren trailerra ikusteko klik egin hemen.
Tomorrowland
2015-06-23 11:07 Zinema kritikakOso ondo hasten da Tomorrowland eta lehenengo ordu erdian, aho zabalik geratuko gara digitalean egindako erakusketa teknikoagaz. Efektu tektnikoakaz aspertzen hasteaz batera, argudioa lausotzen doa. Barriro be, Disney faktoriak ikusgarritasunaren alde egin dau, mezua bidearen ertzean itxita. Betikoa: leherketak eta lasterketak lehenetsi, narrazinoaren hunkipen indarraren kalterako.
'Conducta'
2015-06-09 10:23 Zinema kritikakEskarmentuak eta urteek idea argi bat itxi deutsie andra honi: ume gatazkatsuak ez dira besteak baino txarragoak. Gaiztoenek be euren alde ona daukie. Azkenean, pelikuleak hunkitu egiten dau ikuslea, eta pentsauarazo egiten deutso. Irakasle batek baino gehiagok ikusi beharko leuke.
'A cambio de nada'
2015-05-22 15:31 Zinema kritikakSentimentalismo barik, baina sentimendu handiagaz; ezinezko alkarrizketa literario barik, baina kaleko gazteen hizkuntza pobrea erakusteko bildur barik. Guzmanek bere gaztaroa izan dau oinarri, eta beharbada horregaitik guztiz sinisgarria egiten jaku pantailan ikusten doguna.
'Mandariinid'
2015-05-07 17:19 Zinema kritikakEstonian egindako film hau ez da ahazten dan horreetakoa. Mandariinid pelikuleak (Mandarinas, Hegoaldean) barrukoa ikutu egiten dau derrigor. Zinema-aretotik urten eta ordu batzuk pasau arte, personaiak eta egoerak zure barruan dagoz oraindino.
Kritika ona. Eskerrik asko.
»» Bicicleta, cuchara, manzana