'The Grand Budapest Hotel'

Karolina Almegia 2014-03-25 11:47   Zinema kritikak

Irudi bakotxa dotore eta poderetsua da. Personaiak zoragarriak dira eta komiki batetik ateratakoak begitantzen jakuz. Lujuzko aktore taldea dauka. Akaso honi guztiari edukia falta jako, eta hori izan da, hain zuzen be, kritikari eta ikusle batzuek arpegiratu deutsiena. Egia da gidoiari mamin apur bat falta jakola.

- Zuzendaria: Wes Anderson
- Gidoilariak: Wes Anderson, Hugo Guinness
- Interpreteak: Ralph Fiennes, Tony Revolori, Saoirse Ronan, Bill Murray, Jude Law, Willem Dafoe,Tilda Swinton, Harvey Keitel, Edward Norton, Jeff Goldblum, Adrien Brody, F. Murray Abraham,Tom Wilkinson, Léa Seydoux
- Produktoreak: FoxSearchlight / Scott Rudin Productions / - American Paintbrush
- Musikea: Alexandre Desplat
- Generoa: komedia
Iraupena: 99 minutu
Herrialdea: AEB


Stefan Zweig idazlearen idatzietan modu librean oinarrituta, The Grand Budapest Hotel Wesen Andersonen -hainbeste gustatu jakun Moonrise Kingdom-en egilea) azken lan bitxia da.

XIX. mendean Alpeetan eregitako hotel batean lan egiten dauen atezainaren bizitzea kontetan deusku. Istorioa XX. mendeko gerren arteko sasoian jazoten da, fikzinozko errepublika batean. Amodioa, endreduak, igesaldiak, personaia gaiztoak... osogai guztiak ditu abenturazko pelikulea izateko. Fantasiaz eta umorez betetako lana da, eta askotan Delicatessen edo Amelie filmak ekarten deuskuz gogora.

Nostalgia eta malenkonia dario, baina burlaize edo ironia handia bere bai. Irudi bakotxa dotore eta poderetsua da. Personaiak zoragarriak dira eta komiki batetik ateratakoak begitantzen jakuz. Lujuzko aktore taldea dauka, garaiko komedia lez be ondio funzinetan dau. Jostailu dibertigarria da, bisualki ederra eta irudimenagaz egina.

Akaso honi guztiari edukia falta jako, eta hori izan da, hain zuzen be, kritikari eta ikusle batzuek arpegiratu deutsiena. Egia da gidoiari mamin apur bat falta jakola, baina ipuin bat balitz lez ikusi ezkero, gozauko dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu