'Prisoners'
2013-10-28 11:58 Zinema kritikakZuzendari kanadiarrak Prisoners-en egin dauen lana mirestekoa da. Lehenengo minutuetatik harrapetan zaitu. Ez dago berbaurrerik. Pelikuleak aurrera egin ahala, konturatzen zara gehien estutzen zaituena ez dala desagertutako umeak non dagozan, baizik eta holako egoera batean etsita dagoan personea noraino heldu daitekeen.
- Zuzendaria: Denis Villeneuve.
- Gidoia: Aaron Guzikowski.
- Interpreteak: Hugh Jackman, Jake Gyllenhaal, Paul Dano, Melissa Leo, Viola Davis, Maria Bello, Terrence Howard.
- Iraupena: 153 minutu.
- Generoa: thrillerra.
- Herrialdea: AEB.
Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizinoan, Denis Villeneuveren film barri biak proiektau ziran: Enemy eta Prisoners. Lehenengo ikusi nebana Enemy izan zan, haserratu egin ninduan. Halanda ze, Prisoners ikustera mesfidantza handiagaz joan nintzan. Ezuste galanta hartu neban.
Prisoners thriller on bat baino gehiago da. Alde batetik, genero honen topiko gehienak saihesten badakielako eta, bestetik, misterioa eta ekintzea baino, gizakiaren izaeran sakontzen dauelako, ondo sakontzen dau ganera.
Zuzendari kanadiarrak film honetan egin dauen lana mirestekoa da. Lehenengo minutuetatik harrapetan zaitu. Ez dago berbaurrerik. Pelikuleak aurrera egin ahala, konturatzen zara gehien estutzen zaituena ez dala desagertutako umeak non dagozan, baizik eta holako egoera batean etsita dagoan personea noraino heldu daitekeen.
Enpatia sentiduten dozu, eta horrek bildurtu egiten zaitu. Polizia ikerketea interesgarria bada be, interesgarriagoa da zelan jorratzen diran beste gai batzuk, aurreretxien poderea eta indarkeriaren jatorria, esaterako. Arrakala bako gidoiari esker, eta puntako aktoreen lanagaz -danen ganetik Jake Gyllenhal nabarmenduta- Villeneuvek lortutako emoitzea bikaina da.
Sarritan protestetan dot gaur egungo film asko luzeegiak diralako. Prisoners-ek ordu bi eta erdi ditu, bai, gitxiago be izan eikean, baina tensinoa hain da handia oso ondo ikusten dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!