'Asier ETA biok'
2014-01-27 16:55 Zinema kritikakDokumentu ausarta izateaz gan, bitxia da Asier ETA biok. Etxean egindako bideo baten itxurea dauka. Merinok Madrilgo lagunek -gehienak aktoreak, batzuk ezagunak ganera- Euskal Herrian gertatutakoa ulertzea nahi dau. Ez dakigu lortu dauen, benetan gatxa da eta.
- Zuzendari eta gidoilariak: Aitor Merino eta Amaia Merino
- Produktorea: Ainhoa Andraka
- Generoa: Dokumentala
- Herrialdea: Euskal Herria
- Iraupena: 94 minutu
Aitor Merino aktorea Madrilen bizi da, bertan lan egiten dau, eta ETAkidea dan lagun bat dauka. Azkenengo zehaztasun hori hobe da ez kontetea Espainiako uriburuan, arazoak saihestu nahi badozuz, behintzat. Baina Merino ez da ezkutau, ezta asko gitxiagorik be ez. Izan be, gai horren ganeko pelikulea egin dau. Ausarta izan dala gitxi esatea da, Julio Medemi La pelota vasca ehion ebanean jazotakoa ikusita.
Dokumentu ausarta izateaz gan, bitxia da Asier ETA biok. Etxean egindako bideo baten itxurea dauka. Narratzaileak, Aitor Merinok berak, desdramatizetako asmoz, umorez kontetan dau Asier Arangunegaz daukan laguntasunaren historia.
Merinok Madrilgo lagunek -gehienak aktoreak, batzuk ezagunak ganera- Euskal Herrian gertatutakoa ulertzea nahi dau. Ez dakigu lortu dauen, benetan gatxa da eta, baina behintzat hemendik kanpo ezagutzen ez diran jazoera bidebako batzuk azaleratu ditu, eta hori eskertzekoa da. Beste alde batetik, ETAko kideek ez buztan ez adarrik ez dakiela erakusten dau filmak, persona arruntak dirala, nahiz eta hartu daben bidea askorentzat ulertezina dan.
Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan film honen momenturik onena da Gabonzaharretako afarian Asier Arangurenen amak esandako berbak dira. Baina, gehiago ikusteko gogoz geratzen gara, personaia horrek minutu gehiago behar zituealako
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!