'Gravity'
2013-10-14 14:41 Zinema kritikakEfektu bereziak alde batera itxita, gaur egun ez da gauzarik deigarriena-eta, interesgarriena da ikustea gizaki batek zelan jokatzen dauen holako egoera batean, hau da, bere burua espazioan galduta ikusten dauenean. Hain ondo eginda dago ikusleak itolarria eta bakardadea sentitzen dituala sakon, eta eta 3D-n ikusi ezkero gehiago.
- Iraupena: 90 min.
- Herrialdea: AEB
- Zuzendaria: Alfonso Cuarón
- Gidoia: Alfonso eta Jonás Cuarón
- Musikea: Steven Price
- Interpreteak: Sandra Bullock, George Clooney
Alfonso Cuarón zuzendaria Y tu mama también film hunkigarri, dibertigarri eta bereziari esker ezagutu genduan. Horregaz zerikusirik ez eukan Hijos de los hombres estreinau zanean, konturatu ginan edozein proiektugaz ausartzen zala mexikarra. Zientzia fikzinozko pelikula ha ikusgarria zan, Gravity barrian dan lez.
Erreza eta gatxa da aldi berean, nahiko bitxia da Gravity. Donostiako Zinemaldian Perlak Sailean aurkeztu zan. Pelikulearen zatirik handienean personaia bakarra agiri da, eta halan be, badaki arretea eta tensinoa mantetzen. Eta kontuan hartuta Sandra Bullock aktoreak hartzen dauala ardura hori, ba meritu handiagoa dauka.
Efektu bereziak alde batera itxita, gaur egun ez da gauzarik deigarriena-eta, interesgarriena da ikustea gizaki batek zelan jokatzen dauen holako egoera batean, hau da, bere burua espazioan galduta ikusten dauenean. Hain ondo eginda dago ikusleak itolarria eta bakardadea sentitzen dituala sakon, eta eta 3D-n ikusi ezkero gehiago.
Baina, badira sinisgarriak ez diran gauza batzuk, Hollywoodeko pelikuletan sano normalak diranak. Adibidez, George Clooneyren personaia hil egingo dala konturatzen danean, bromak egiten hasten da. Oso amerikarra. Baina, guztira, pelikulea nahiko entretenigarria da, abenturazko pelikula bat dan neurrian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!