'De tal padre, tal hijo'

Karolina Almagia 2013-12-30 12:05   Zinema kritikak

Topiko arriskutsu bat topau dot pelikulan: Familia pobreak zoriontsuagoak dira. Zenbat aldiz ikusi dogu hori Hollywoodeko zineman? Moralaren ganeko ikasbidea emon gura ete deusku zuzendariak? Halanda be, Kore-Edak badaki leuntasunez filmetan. Eta badaki, ondo jakin be, umeen unibersoa islatzen, eta aktore txikiak zuzentzen.

- Zuzendari eta gidoilaria: Hirokazu Koreeda
- Interpreteak: Masaharu Fukuyama, Yôko Maki, Jun Kunimura, Machiko Ono, Lily Franky
- Generoa: familia-drama
- Iraupena: 120 minutu
- Herrialdea: Japonia

Cannes eta Donostiako Zinemaldietan sari bana lortu ostean, gure zinema-aretoetara heldu da Kore-Edaren azkenengo lana, Soshite chichi ni naru (Like Father, Like Son). Aho batez maisulana dala esan dabenekaz ezin dot bat egin. Ez nau hunkitzen. Eta ez nau hunkitzen istorioa bera sinisten ez dodalako. Sei urteko semea beste familia bati emongo zeunskio, zeure umea barik eurena dala jakitean? Umeak kromoak lez trukau ahal dira? Beste kultura bat dala esan geinke, eta gizarte horretan odolaren pisua eta aitatasuna oso garrantzitsuak dirala… Baina nik ezin dot sinistu ama horrek onartzea, aita horren ardurabakotasuna, umeen hasierako adostasuna…

Bestalde, topiko arriskutsu bat topau dot pelikulan: Familia pobreak zoriontsuagoak dira. Zenbat aldiz ikusi dogu hori Hollywoodeko zineman? Moralaren ganeko ikasbidea emon gura ete deusku zuzendariak?

Halanda be, Kore-Edak badaki leuntasunez filmetan. Eta badaki, ondo jakin be, umeen unibersoa islatzen, eta aktore txikiak zuzentzen. Ganera, eskertzekoa da umore apur bat erabiltea, dena dramatismoz beteta ez geratzeko. Beraz, bere abiapuntuko jokuan sartzen dan ikusleak gozau eta txalotu egingo dau pelikulea. Barriz, niri jazo jatan moduan, hasierako proposamena onartzen ez dauena ez hotz ez bero geratuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu