Bright Star
2010-09-23 13:09 Zinema kritikakPelikula barea, zehetasun guztiak zaintzen dituana, landazabal ingelesaren paisajeari aparteko garrantzia emoten deutson argazki multzo indartsu bategaz. Eta, erdian, literaturea. Gertatzen dana da, gaur egun entzunda, Keats-en poemak eztiegiak subertatzen dirala eta, nire ustez, olerkiak irakurten diranean, filmak interesa galtzen dau.
- Zuzendaria eta gidoigilea: Jane Campion.
- Musika: Marc Bradshaw.
- Antzezleak: Ben Whishaw, Abbie Cornish, Paul Schneider, Thomas Sangster.
- Argazkia: Greig Frase.
- Produktoreak: BBC Films, UK Film Council, Jan Chapman Pictures, Hopscotch Productions, Pathé Renn Productions.
- Generoa: Dramea.
- Iraupena: 119 minutu.
- Herrialdea: Australia, Frantzia, Bretaina Handia
Film erromantiko honetan, literaturea amodiozko istorioa bezain garrantzitsua da. Izan be, 'El piano'-ren egileak John Keats poeta erromantikoaren bizitza kontetan deusku. Edo, hobeto esanda, Keats-en neska lagunak bizitakoa kontetan deusku, ze pelikuleak amodiozko istorioa islatzen dau, baina emakumearen azaletik.
Oso gazteak ziran biak. XVIII mendea, poesia egiteko araututa egozan neurrietatik urteteko gogoa euken hainbat poetek. Horreen artean egoan John Keats. Askatasunaren pasinoa sentiduten eban, orduko denporetarako oso gauza originalak egiten zituan, baina ez eban lortzen arrakastarik. Poesia ez eukan ogibide, eta beste ezer ez ekian egiten. Bere zoritxarrerako, gizarteko goi mailako emakume gazte bategaz maiteminduko da. Neskak bihotz-bihotzez maite dau poetea, baina ezinezkoa da euren eskontzea, gizonak ez daukalako dirurik.
Osogai horreekaz, Jane Campionek egin dau pelikula bare bat, zehetasun guztiak zaintzen dituana, landazabal ingelesaren paisajeari aparteko garrantzia emoten deutson argazki multzo indartsu bategaz. Eta, erdian, literaturea. Gertatzen dana da, gaur egun entzunda, Keats-en poemak eztiegiak subertatzen dirala eta, nire ustez, olerkiak irakurten diranean, filmak interesa galtzen dau.
Autortu behar da ondo eginda dagoala filma: emakumeen garaiko bizimodu aspergarria primeran islatzen dau, musikeak eta paisaje zoragarriek ondo azpimarratzen dabe pasinoa eta bestelako ezinezko sentimenduak, baina... zeozer falta jako. Ez dauka 'El piano' filmaren indarrik, zeozelan esateko ez deutsu barrukoa guztiz ukutzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!