Maiatzaren 14an egingo da Herri Urrats, '(H)aizu!' lelopean
2017-01-19 08:41 Euskerea berbagaiUrtero legez, Senpereko lakuaren inguruan egingo da Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko jaia. Ikastetxeetan obrak egitera bideratuko dabe batutakoa.
Zineuskadik 34 zinema-areto diruz lagunduko ditu Europako eta Iberoamerikako filmeen proiekzinoa sustatzeko
2017-01-19 08:26 ZinemeaZinema Euskaraz programako pelikulen kopien alokairuak eragindako gastuak laguntzeko partida bat sartzen da ebazpenaren barruan.
Kalidadezko euskerea bultzatzeko akordioa sinatu dabe Euskaltzaindiak eta EiTBk
2017-01-18 13:52 Euskerea berbagaiHedabide publikoetan ereduzko euskerea erabili eta gizarteratzeko bidea zabalduko dau 2020ra arteko hitzarmen honek.
Elkar argitaletxeak 9. Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketea aurkeztu dau
2017-01-18 13:01 KultureaHaur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilei zuzendutako lehiaketa honek hiru kategoria ditu: Ipuina ilustrau, ilustrazino baten inguruan ipuina idatzi eta komikia sortu.
Argentinako Euskal Echea-ri ENE Saria emon deutso Eusko Ikaskuntzak
2017-01-18 12:11 Euskerea berbagaiMundu zabalean euskerearen alde lan egiten daben erakundeak nabarmentzen ditu ENE Sariak. Gasteizen izan da saria emoteko ekitaldia.
Global Game Jam ekimenaren egoitzetako bat izango da Bilbo, hilaren 20tik 22ra
2017-01-18 10:16 KultureaDiseinatzaileak, programatzaileak, artistak... batuko dira Azkuna Zentroan, 48 orduan jolas digital edo analogikoak sortzeko asmoz.
Mungiako Berbalagun programea martxan da
2017-01-18 09:43 Euskerea berbagaiEuskeraz berba egiteko aukera askorik ez dabenei aukera bat eskaintzea da proiektuaren helburua. Berbalagun proiektuaren aurkezpena urtarrilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan izango da, Mugire Txokoan.
Eneko Atxa sukaldariaren inguruko dokumental bat, Berlinale jaialdian ikusgai
2017-01-18 09:04 ZinemeaKatalunian eta Japonian Eneko Atxak egindako bidaia kontetan dau Soul filmak. Berlinale zinemaldiko sukaldaritza sailean proiektauko dabe, zezeilean.
'Korrikaren urtemuga-jaia' ospatuko da zezeilaren 11n Irunen
2017-01-17 12:34 Euskerea berbagaiKorrikaren edizino biribila izango da aurtengoa, hogeigarrena hain zuzen. Horregaitik, ospakizun berezia egingo dabe Irungo Ficoban, AEK-k azaldu dauenez.
Pelikulak aurkezteko epea zabalik dago
2017-01-17 09:32 ZinemeaJaialdiko sailetako batera euren filma aurkeztu nahi daben egileek online emon leikie izena. Irailean izango da 65. Donostiako Zinemaldia.
'La casa de Bernarda Alba' estreinauko dau Bilboko Pabilioi 6 Aretoak
2017-01-17 09:26 KultureaPabilioi 6ko Antzerki Laborategiak, Lorcaren La casa de Bernarda Alba estreinauko dau urtarrilaren 20an. Emonaldiak: urtarrilaren 20an, 21ean, 27an eta 28an, 20:00etan eta urtarrilaren 22an eta 29an, 19:00etan izango dira.
Danzalava jaio da, Euskadin jantza garaikidea sustatu eta zabaltzeko
2017-01-17 08:55 KultureaDanzálavan parte hartzeko, altrastedanza@gmail.com helbidean emon behar da izena. Informazino gehiago hemen.
Gazteentzako Harrapazank programan izena emoteko epea zabalik dago
2017-01-17 07:56 Euskerea berbagaiGazteen artean kulturea, sormena eta euskerea bultzatzea da egitasmoaren helburua, ondo pasetearen bidez. Bilboko Udala eta Topagunea dira antolatzaileak.
Jon Alonsok irabazi dau Tene Mujika bekea, Naparra kasuaren inguruko proiektuari esker
2017-01-16 12:49 KultureaDebako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Tene Mujika bekearen bidez, Euskal Herriaren azken hamarkadetako historiaren ganeko lanak bultzatzen dira.
Kolonbiako presidentea, FARCeko burua eta Gervasio Sanchez argazkilaria Gernikako Bakearen saridunak
2017-01-16 11:44 KultureaBakearen eta bizikidetzearen alde egindako ahaleginagaitik sarituko ditue hirurak. Apirilaren 26an izango da ekitaldia, Gernikan bertan.
Bilbon estreinauko dabe 2016ko nazinoarteko kritikearen filmerik txalotuena: 'Toni Erdmann'
2017-01-16 10:38 ZinemeaEuropako Zinemearen sari nagusien artean film onenari, zuzendariari, gidoiari eta aktore nagusiei emon ostean, hurrengo Oscar sarietan irabazteko hautagai garrantzitsuena da (ingelesa ez dan beste hizkuntza batean egindako filmeen atalean).
Mikel Zarate literatura lehiaketarako deialdia egin dabe
2017-01-16 10:37 KultureaLezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dabe umeen literaturearen alorreko sariketa hau. 2017ko edizinoko lanak aurkezteko epea apirilaren 30era artekoa da.
'Carmelo Ortiz de Elgea. Atzera begirakoa 1963-2016' ikusteko azken eguna gaur Bilbon
2017-01-16 10:20 KultureaGaur, urtarrilaren 16an, erakusketea ikusteko azken eguna izango da. Arte Eder Museoko zuzendari eta erakusketearen komisario Javier Viarrek aukeratutako berrogeita hamar pieza inguru dagoz batuta Museoko BBK aretoan.
Euskaltzaindiaren hiztegi barria ondo erabilteko saio bi antolatu ditue
2017-01-16 09:50 Euskerea berbagaiEIZIEk eta Euskaltzaindiak antolatu ditue saio praktiko biak. Bata Donostian izango da, urtarrilaren 24an. Bestea, Bilbon, hil horren 25ean.
Jurgi Fuentes: 'Beti egon da alkarlana Mungiako bertsolarien eta musikarien artean'
2017-01-16 08:40 BarriketanBertso guztien habia diskoaren bultzatzaileetako bat
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...