Youtuber gazte biren bila dabiz Bilbon
2018-09-05 09:35 KultureaGazteentzako astialdi planen barri emongo dabe interneten, euskeraz eta gaztelaniaz.
Youtube plataforman dabizan youtuber gazte bi topetako lehiaketearen bigarren edizinoa abian ipini dau Bilboko Udalak, gazteen astialdia bultzatzeko egitasmoaren barruan. Neska bat eta mutil bat aukeratuko ditue, 2018ko urritik 2019ko apirilera bitartean euskerazko eta gaztelaniazko bideoak grabau eta zabaldu deiezen interneteko plataforma horren bidez.
Hilean bideo bi egingo ditue aukeratutakoek, banaka zein alkarregaz, Bilbon astialdian dagozan aukeren ingurukoak. Bilbao Gazte Youtubeko kanalean ikusi ahal izango dira.
Euskeraz eta gaztelaniaz ondo dakien 18 eta 24 urte bitarteko gazteek parte hartu leikie aukeraketan. Bilbon erroldatuta egon beharko dira. Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 23an amaituko da. Gehienez bost minutuko bideo bana bialdu beharko dabe hautagaiek gazteria@bilbao.eus helbidera. Euren ibilbidea, zaletasunak eta abar azaldu beharko ditue hor.
Aurkeztutako guztien artean, epaimahaiak hamar aukeratuko ditu, eta alkarrizketak egingo deutsiez danei. Komuniketako gaitasuna, estiloa, bideoak egiteko trebetasuna eta abar balorauko dabe. Irailaren 28an jakin eragingo ditue irabazleen izenak.
Igazko edizinoan, lehenengoan, Gorka Ruiz eta Karla Martínez izan ziran lehiaketako irabazleak eta hainbat hilez ibili ziran Bilboko astialdiaren inguruko bideoak plazaratzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!