Badator Hernandorena Bertso Sariketea 2018

Bizkaie! 2018-09-06 08:36   Bertsolaritzea

Irailaren 14an hasiko da Hernandorena Bertso Sariketea 2018.

Hiru kanporaketa eta finala izango ditu irailaren 14an hasiko dan Hernandorena Bertso Sariketeak aurten be. Saio guziak arratsaldeko 21:00etan hasiko dira. Danetara, 18 bertsolarik hartuko dabe parte.

Igazko formatuan dator aurtengo Hernadorena Bertso Sariketea, Lau eguneko sariketea izango da aurtengoa be, besteak beste, hiru kanporaketa eta Finala. Saio bakotxean 6 bertsolari izango dira lehian eta 3 epailek puntuatuko dituzte haien lanak.

Saioak, gaztetxeen inguruan izango dira eta bertako gazteek antolatuko dabe saio bakotxa Bertsolarien Lagunak alkartearen eskutik.

Gaien sorkuntza eta aurkezpenaz, antolakuntzan parte hartu daben Gazte Asanbladako kideak arduratuko dira.

Kontuak kontu, ondokoak dira kanporaketak: Lehenengoa Hendaian, Baleak alkartean, Irailaren 14an, 21:00etan; bigarrena Donapaulen, Aldaka gaztetxean, irailaren 21ean, 21:00etan; eta hirugarrena Baigorrin, Bixentainian, irailaren 28an, 21:00etan.

Finalaren ganeko barriak, ostera, aurrerago emongo ditue antolatzaileek.

Hernandorena Sariketan parte hartuko daben bertsolariak: Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Maialen Akizu, Maddi Sarasua, Unai Mendiburu, Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Asier Galarza, Paule Loizaga, Irati Alcantarilla, Ane Zuazubiskar, Jokin Bergara, Txaber Altube, eta Lurdes Ondaro.

Sariketa hau Taldekako Xilabaren girotze fasean txertatuko da, beti be, bertsolaritzearen eta bertsozaletasunaren sustapena eta giroa piztea helburutzat hartuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu