Zu hemen zagoz, AEK be bai
2018-09-05 11:10 Euskerea berbagaiAmorebieta-Etxanoko euskaltegien 2018-2019 ikasturteko matrikula-aldia hasi da.
AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika eta Artezkaritza Kontseiluko kideak: Oskar Elizburu, Iñaki Urkijo, Bixente Claverie, Gorka Arbulu eta Xabi Gartzia. Eurekaz batera, AEK-ko hainbat kide, irakasle, ikasle izan dira ikasturte barriaren aurkezpenean, izan be, AEK-ko euskaltegi guztietan
matrikulazinoa zabalik dago. Euskera ikasteko garaia barriro hemen dogu, euskera maila hobetzeko, euskerea erabilten jarraitzeko.
Euskerea ikasi eta landu nahi badozu, edonon zagozala, bertatik bertara dozu AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zagoz, AEK be bai.
Beraz, bilatu hurren dozun euskaltegia, eta, urtero legez, euskera praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko deutsue, eta lortuko dozu etxeko eta inguruko hartu-emonak euskeraz izatea, lan-egoerea hobetzea, bilatzen zagozan euskera-mailea eskuratuko dozu...
AEKn, zure eskariari erantzungo deutson eskaintzea topauko dozu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntzea, online ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktikea taldeak eta jarduerak, normalizazino-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria...
Bestalde, AEK-k azpimarratu nahi izan dau erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunidadeek..) diru-laguntzinoak emoten dituela. Diru-laguntzinoen ganeko informazino hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta bestelakoena webgunean dago.
Irailaren 18an, zer?
Euskaltegietako ate edegien eguna antolatu dabe, eta bertan euskera eskolak doban eskainiko ditue, behe mailetan, 70 bat herritan.
Amorebieta-Etxanoko euskaltegien 2018-2019 ikasturteko matrikula-aldiaren hasierea
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Zornotza Udal Euskaltegiak, AEK-k eta Zornotzako Barnetegiak hasierea emon deutsie 2018-2019 ikasturteko matrikula-aldiari. Udaleko kultura zinegotzia dan Luciano Martínezek; Idoia Zuloagak, Zornotza Udal Euskaltegiaren zuzendariak; Maribi Zubiagak, Zornotzako Barnetegiaren zuzendariak eta AEK-ko udalerriko arduradun Igor Landalucek, zornotzar guztiak deitu nahi ditue aurtengo ikastaroetan matrikulau daitezan.
Zornotzako Barnetegiaren hileroko ikastaroen eskaintzaz gan, udalerriko Zornotza Udal Euskaltegiak, eta Zornotzako AEK-k jardun desbardineko ikastaroetan matrikuletako aukerea emoten deutse zornotzarrei baita maiztasunaren aldetik be: egunero astelehenetik eguenera, astean bi egunetan... Udako trinkoak edo iraileko eskaintzea ahaztu barik.
Helburu nagusia euskera ikastea izanik, eskaintza ikasleei bideratua izango da. Horretarako, besteak beste, asmo berezietarako taldeen aukerea izango da (guraso taldeak, nagusientzako taldeak...), baita mailea lortzea helburu daben taldeena be.
Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerrian erroldauta dagozan euskera ikasleentzako diru-laguntzinoak emoten ditu. Eskariak urrian, ikasturtea amaitutakoan, aurkeztu ahal izango dira.
Horrezaz gan, Euskera Zerbitzuak antolatua eta euskeraz berba egitea helburu dauen Berbaldiak programan izen-emotea be urrian izango dala jakinarazo dau.
Euskerea ikasi edo hobetu gura badozu, emon izena Labayruren eskoletan
Labayru Fundazinoak euskerea ikasi gura dabenentzako, hobetu gura dabenentzako edo EGA preparau gura dabenentzako eskaintza ederra dakar aurten be. Alfabetatzeko eta euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta hizkuntza-eskakizunak eskuratzeko ikastaroak, HABEren agiri ofizialak lortzeko eskolak, eta mintzamena edo bizkaierea hobetzeko ikastaroak emongo ditu ikasturte barrian. Aitatu behar da alfabetatzeko ikastaroetarako ikasle barriek sarrera-azterketea egin beharko dabela: Irailaren 24an izango da, 16:00etan.
Itzulpen ikastaroari jagokonez, maila bi bereizi dira; lehenengo mailan, euskal itzulpenerako gramatikea, oinarrizko itzulpenak eta testu-egokitzapenak landuko ditue. Bigarren mailako ikasleek landuko dituen arloak, barriz, itzulpen tekniko-zientifikoa, itzulpen administratiboa, itzulpen literarioa eta aldibereko interpretazinoa izago dira.
EGA azterketea be Labayruren bitartez egiteko aukerea dabe hiru mailak gainditu dituen ikasleek: Urriaren 1etik zemendiaren 22ra izango da berori preparetako ikastaroa, 17:00etatik 20:30era, eta izena emoteko epea irailaren 27an amaituko da. Ikasleek zemendiaen 16an egingo dabe atariko probea, idatzizkoa 23an izango da eta 24an ahozkoa.
Ganerako ikastaroetan izena emoteko epea be zabalik dago; NAren fotokopia, ikaslearen fitxa eta ordainketa-ziurtagiria aurkeztu behar dira horretarako.
Eskolak urritik bagilera bitartean izango dira, goizean zein arratsaldean, ordutegi zabalean. Behar dabenentzat, ikastaro trinkoak be eskaintzen ditu Labayru Fundazinoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!