Begoñako Loruri auzotik ibilbidea dakar Bilbao Izan programeak

Bizkaie! 2018-09-04 08:30   Kulturea

Irailaren 4tik 29ra oinezko ibilbidea proponiduko jako jenteari.

Bilboko Udalak gaur, irailaren 4an, ekingo deutse barriro uriko gune berezietara egiten diran bisita gidatuei, ondarearen zanalkunderako Bilbao Izan programearen barruan. Aurten be auzoei begiratuko jake, Begoñako eleizate zaharraren zabalkundeari, hain zuzen be.

Iraileean Artxanda mendiaren hegaletan dagoan Loruri auzotik oinezko ibilbidea aurkeztuko jake herritarrei.

Loruri, Bizkaiko etxebizitza ekonomikoen kooperatiba sustapenaren adibide aitzindaria da. Auzoa, Sociedad Cooperativa de Empleados y Periodistas La Ciudad Jardín Bilbaína izenekoak sustatu eta Pedro Ispizua arkitektoak diseinau eban. Auzoaren urigintza egituran, Ebenezer Howard britainiarrak asmautako Loruri kontzeptua atzemoten da, hau da, landa inguruaren eta uriaren abantailak batuta.

Holan, Bilboko Loruri, hegal eguzkitsuan, baina inguru horretan nagusi diran eurietatik eta haizeetatik babestuta, eta uriaren erdialdetik hur dago. Horrezaz gan, auzoak gizarte eraikin bat, lehen hezkuntzako eskolea, kapera-parrokia bat eta elikagaiak saltzen zituen zenbait denda zituan, eta horreek izan ziran auzoaren bizitza soziala batu ebenak.

Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, martitzen eta eguaztenetan 17:00etan eta 18:45ean; eguen eta barikuetan 10:00etan, eta 17:00etan (bariku arratsaldetan, euskeraz) eta zapatuetan 10:00etan, eta 12:00etan, datorren irailaren 29ra arte. Bisitea euskeraz egin nahi daben taldeek eguna eta ordua adostu ahal izango dabe. Bisitak ordubete eta erdi inguruko iraupena izango dau, eta talde bakotxak, gehienez be, 30 persona izango ditu. Hori dala eta, beharrezkoa izango da aurretik erreserbea egitea 94 401 00 10 telefono zenbakira deituta (astelehenetik domekaraa, 08:00etatik 20:00etara). Bisitarako topalekua Tiboli kaleko 30. zenbakia izango da (metroko sarrerearen ondoan).


Bilbao Izan

Programea dorain hamahiru urte sortu eben, Bilboko biztanleei eta, orokorrean historian interesa daben guztiei, uriaren ondarea eta bilakaerea, eta gaur egun Bilbo osotzen daben guneek denporan zehar izandako eraikuntza prozesua ezagutarazoteko. Asmo horregaz zenbait ekimen gauzatu dira, horreen artean, auzoetara egindako bisita gidatuak Bilbo, hil bakotxean auzo bat, Botxoko mendi-mazelak deskubriduten' eta Hamabi begirada Bilbori programen bitartez. Auzoetara egindako bisita gidatuen programeari jarraipena emonez, Kultura Sailak beste pausu bat emon eban, atentzinoa ondarearen ikuspegitik bereziak diran uriko eraikinetan eta jazoeretan jarriz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu