Hurreko historiaz idazteko

Bizkaie! 2018-09-05 10:30   Kulturea

Debako Udalak eta Elkar-ek Euskal Herriko hurreko historia zabaltzeko eta gure literaturea aberasteko asmoz, XIII. Tene Mujika bekea sortu dabe.

Kattalin Miner, XII. Tene Mujika bekea irabazi ebana. | Ikusi handiago | Argazki originala

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko hurreko historia zabaltzeko eta gure literaturea aberasteko asmoz, XIII. Tene Mujika bekea sortu dabe, 6.000 euroko diru-laguntzinoa dakarrena, ondorengo oinarrien arabera:

Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako persona, talde, jazoera edo mobimenturen bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkeztu daitekez (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak, ikerketak...); lanak jatorrizkoa eta euskeraz sortua izan beharko dau, aurrez argitaratu nahiz saritu bakoa.

Proiektuak aztertzean, ezaugarri bi hartuko dira batez be kontuan: testuaren beraren kalidadea eta gaiaren interesa. Ez da fikzinorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak holan nahiko baleu; dibulgazino-lanak bezela egin daitekez ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.

Parte-hartzaile bakotxak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, e-postaz atxikitako dokumentuan: batetik, idazlearen curriculum laburra, orri batean, argitara emondako lanak aitatuz, baita harremanetan jarteko helbide eta bestelakoak be; bestetik, idatzi nahi dauen lanaren azalpena, 3-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki eretxitako ezaugarriak zehaztuz, besteak beste, gaia, egiturea, iturriak, metodologia, aurreikusitako luzerea, estiloa...; azken buruan, idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa.

Beste alde batetik, proiektuak, 2018ko abenduaren 10 arte bialdu daitekez helbide honetara: artxiboa@deba.eus

Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Aitor Zuberogoitiak osotutako epaimahaiak proiektu guztiak aztertu eta euren arteko bat izentauko dau irabazle 2019ko urtarrila amaitu baino lehen. Aurkeztutako lanek behar ainako kalitaterik ez dabela eretxi ezkero, bekea emon barik itxi leikie epaimahaikoek.

Bekako diru-kopuruaren erdia, izentau eta berehala jasoko dau irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregau eta epaimahaikoek onespena emondakoan, lehen erdia jasoten dauenetik urtebetera hain zuzen be.

Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango dau gehienez, idazlan amaitua antolatzaileei helarazoteko. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango baleu, epaimahaikoei jakinarazo beharko deutse aldaketaren barri eta euren onespena jaso beharko dau.

Idazleak bere lana entregauko ez baleu, edo idazlan horren izakerea eta kalidadea, epaimahaikoen eretxiz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko dau jasotako dirua.

Esangura horretan, diru-laguntzinoa jasotako idazlanaren jaubetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezin izango dau beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzinoaren aurretik ez ondoren, argitaratu osteko sariak kenduta.

Elkar argitaletxeak argitaratuko dau idazlana, eta egile-eskubideak ohiko moduan pagauko deutsoz egileari. Epaimahaikoek onespena emoten dabenetik sei hilebeteko epean kaleratu beharko da liburua, eta bertan, bekearen aitamena egingo da nahitaez.

Azken buruan, beka-deialdi honetan parte hartzeak, bertako oinarriak ontzat emotea dakar. Horreen ulermenean zalantzarik balego, epaimahaikoei jagoke erabagitea, eta, epaimahaikoek egin ezean, antolatzaileek erabagiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu