Ander Sagastiberriren erakusketea Rekalde Aretoan
2018-09-04 09:46 KultureaBarriek programearen barruan antolatu dabe.
Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat izeneko erakusketea aurkeztu dau Ander Sagastiberri Fernandezek Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko artista gazte edo hasibarriei bultzadea emoteko antolatzen dauen Barriek programearen emoitzea da erakusketea. Izan be, beka programa horretan hartu eban parte Sagastiberrik, eta horri esker sortutako obrak ikusi leitekez orain.
Formatu handiko hiru margolan eta tamainu txikiagoko beste 38 lan ipini ditu Sagastiberrik Rekalde Aretoan. Margolanak marrazketa automatikoko prozesuen emoitzea dira, azaldu dau artisteak, balio handia emoten deutsadalako prozesu horri: idatzi dozuna ez gogoratzearen antzeko zeozer da, prozesuan sartzen zara eta ustebakoa berbera da, hori da erakarten nauena.
Ander Sagastiberri bilbotarra Arte Ederretan lizentziaduna da eta erakusketak ipini izan ditu uriko hainbat gunetan: Galería 8360-n, Anti liburudendan eta abar. Allegoria Total talde-erakusketan be parte hartu dau oraintsu.
Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketea zemendiaren 4ra arte ikusi ahal izango da Rekalde Aretoan. Sartzea doban da.
2018/09/04 - 2018/11/04
Bilboko Rekalde AretoanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!