Historiako udarik jentetsuena Guggenheim Museoan
2018-09-04 08:09 KultureaBagilean, garagarrilean eta abuztuan 445.000 bisitari hartu ditu.
Marka guztiak apurtzeko urtea izango da 2018a Bilboko Guggenheim Museoarentzat, orain arteko datuak kontuan hartuta behinik behin. Udea, esate baterako, historiako jentetsuena izan da: 445.000 bisitari joan dira bagiletik abuztura bitarteko hiru hileetan, 2017an baino 17.000 lagun gehiago eta 2016an baino 32.000 gehiago. Museoko iturrien arabera, azken urteotako gorunzko jokerea baieztau dabe udako datuek.
Hilerik hileko datuak be emon ditue. Abuztua izan da jentetsuena, 182.000 bisitarigaz. Garagarrilean 153.000 izan dira eta bagilean, 110.000. Abuztuaren 14an jo eban goia museoak, egun horretan 7.715 lagun sartu ziran eta.
Jatorriari jagokonez, % 76 Espainiatik kanpokoak izan dira, Guggenheim Museoak zabaldutako datuaren arabera. Frantziatik etorri dira % 22 eta Italia eta Erresuma Batua datoz ondoren (% 8 bakotxak).
Museoko arduradunen ustez, aurtengo udan ikusgai egon diran erakusketen maileari esker erakarri ahal izan ditue horrenbeste bisitari. Honeek izan dira nagusiak: Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia (zabalik egongo da irailaren 23ra arte); Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz (zabalik azaroaren 11ra arte); eta Marc Chagalli eskainitako erakusketea, irailaren 2an zarratutakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!