2004an legez kanpoko 65.000 CD eta DVD atzemon zituen EAEn
2005-05-20 00:00 Musikea
Azken buruan, igaz Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren, Donostiako Orfeoiaren, Carlos Alvarez baritonoaren eta Alfredo Kraussen omenez eginiko kontzertuek emon eutsen SGAEri diru gehien egile-eskubideen kontzeptuan. Musika modernoaren arloan, Alemaniako Rammstein taldearen, Euskal Herriko Fito y los Fitipaldisen eta 'We will rock you' ikuskizunaren emonaldietan batu zan diru gehien.
Carlinhos Brownen erritmo beroak Bilbon maiatzaren 21ean
2005-05-20 00:00 Musikea
Carlinhos Brownek Bartzelonako Forumaren enkarguz atara eban lehen aldiz "Ganbara Ibiltaria" bere jaioterritik, eta orain ikuskizuna lehen aldiz etorriko da Euskal Herrira. Ikuskizun berezia da, izan be, ikusleak kalejiran nahastetan dira ganerako musikari, abeslari eta dantzariakaz.
Bizkaie!
Zoramenetik infernura
2005-05-20 00:00 Musikea
Kontzertu-eredu barria
Etorkizunerako, kontzertu-sistemea aldatu gurako leukie gernikarrek. Gaur egungo dinamikea ez jake bape gustetan eta euskaldunen jai-giroko filosofia amaitzen dagoala uste dabe. Horregaitik, ‘saio luzeagoak egin gura doguz, gaua luzatu’. Bestela, urte biren bueltan Euskadin kontzerturik ez dala egongo dino Sarduik. Horregaitik, Gatibuk proiektu propioa diseinau dau, gau osorako: talde teloneroa + Gatibu + berbena giroko DJa + Gatibu. Hori eskainiko dabe, hain zuzen be, maiatzaren 21ean Durangoko Landako eraikinean egingo daben jaian.
‘Kontzertuen inguruko ideia barria atara gura dogu plazara, aukera ...
Ruta 66 aldizkariaren 20. urteurren jaia Bilbon
2005-05-13 00:00 Musikea
Sarrerak salgai egongo dira Kafe Antzokian bertan, Urretxindorra liburudendan, Power Records eta Bolan diskodendetan eta alde zaharreko Muga tabernan.
Gotzon Uribe
Bebe eta Paco de Lucia Musika Sarietan izar nagusi launa sari irabazita
2005-05-13 00:00 Musikea
Bizkaie!
Zea Mays: ‘Sortuz, grabitatearen aurka’
2005-05-06 00:00 Musikea
Kontzertu ugari eskainiko ditue eta, lehenengoa, aste honetan bertan. Hona hemen zerrendea:
Apirilak 22, Bonberenea (Tolosa) + Elektra
Apirilak 23, Bukowsky (Donostia)
Maiatzak 1, Kukutxa Gaztetxea (Errekalde)
Maiatzak 6, La Kelo (Santurtzi) + Evirus69
Maiatzak 7, Jalgi Kafe Antzokia (Lasarte)
Maiatzak 12, Terminal (Iruñea)
Maiatzak 14, Elorrioko Gaztetxea + Evirus69
Maiatzak 20, Eibarko Gaztetxea
Maiatzak 21, Ondarroako Kafe Antzokia
Bagilak 17, Zalla
Garagarrilak1, Errekaldeko Jaiak
Garagarrilak 2, EH Zuzenean Festibala
Atxapunte
‘Ilargi handi, zauri zarae’ disko-liburu-DVDak Lorca, Lauaxeta eta Nikolas Lekuona gerrearen biktimak buztartzen ditu
2005-05-06 00:00 Musikea
Zuzenekoetarako ikuskizun berezia preparau dabe diziplina desbardinen artean zubiak eregiz; Lorca eta Lauaxetaren artean sortutako hartu-emon literarioa taularatuko da, antzerkia (zuzeneko emonaldietan Interruptus taldeko bi lagunek parte hartuko dabe), musikea, poesia, pintura eta arte bisualak buztartuz.
Antzerkiaren bitartez, Lorca eta Lauaxeta agertuko dira eszenatokian bakotxa bere hizkuntzan poemak errezitetan. Jarraian, Zurak poema musikatuak eskainiko ditu, erreziteteari itxi barik eta proposamen bisuala be ez da faltako (Veronica Aguileraren bideo-pinturea).
Zuzenekoak:
- Apirilaren 14an, Hondarribiako Banakon.
- Apirilaren 16an, Elorrioko Arriolan.
- Apirilaren 21ean, Donostiako ...
Piztiak barriro be taula ganean
2005-04-29 00:00 Musikea
Kontzertuak
Daborduko kontzertu bi eskaini dabez, bata apirilaren 2an Azkoitiko Mataderoan eta bestea hilaren 9an Lasarteko Jalgin. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango dira hilaren 23an eta, aitatu legez, maiatzaren 7an Ondarroan egongo dira.
Bizkaie!
‘Minuette’, Niko Etxarten disko rockeruena
2005-04-29 00:00 Musikea
Zuzeneko emonaldiei jagokenean, Zuberoan egin eben diskoaren aurkezpena oraintsu eta udan makinatxu bat kontzertu emongo dabez Euskal Herri osoan. Oraingoz pare bat kontzertu daukiez berbatuta: garagarrilean Euskal Herria Zuzenean jaialdian eta abuztuan Gasteizeko jaietan.
Bizkaie!
Badatoz udako jaialdiak
2005-04-29 00:00 Musikea
Euskal Herriari dagokionean, jaialdirik garrantzitsuena Gasteizen egiten dan “Azkena Rock Festival” jaialdia da. Aurtengo edizinoan, The Black Crowes, Bad Religion eta Queens Of The Stone Age taldeak izango dira bertan irailaren 2an eta 3an, hain zuzen be. Aitatutakoez ganera, The Beasts of Bourbon, Electric Six, Brant Bjork & The Bros, Towers of London, Rose Hill Drive eta Hash euskal taldea be izango dira Azkena Rock jaialdiaren laugarren edizinoan. Aurreko ekitaldietan hainbat urteren buruan barriro alkartutako taldeen musikea entzuteko aukerea egon zan ...
Gatillazogaz, Evaristo martxan
2005-04-22 00:00 Musikea
Gatillazoren hurrengo kontzertuak:
- Bilboko Xtrem aretoan, 2005eko apirilaren 9an.
- Bizkaian, Otxandioko plazan, 2005eko apirilaren 16an, Stropajo taldeagaz batera.
- Gipuzkoan, Beasaingo Gaztetxean, 2005eko apirilaren 22an.
- Nafarroan, Urdiaineko polikiroldegian, Nafarroa Oinezen alde, 2005eko apirilaren 23an, Dubet, Reventon, Muted, Berri Txarrak eta Stupenda Jones taldeakaz batera.
- Bizkaian, Berriatuako plazan, 2005eko apirilaren 30ean, Skalariak eta Nok taldeakaz batera.
- Errioxan, Alfaroko polikiroldegian, Alfarock’05 Jaialdian, 2005eko maiatzaren 21ean, Def Con Dos, Zapatrus, Kaotiko, Salida nula, Habeas Corpus, Mürfila, Barricada eta Despistaos taldakaz batera.
- Nafarroan, Lekunberriko ...
'Bilbao Ars Sacrum', erlijinoak eta musikeak bat egiten dabenean
2005-04-15 00:00 Musikea
Gotzon Uribe
Leioako Udalaren Pop Rock Lehiaketan maketak eta CDak aurkezteko epea apirilaren 29a arte egongo da zabalik
2005-04-15 00:00 Musikea
Bizkaie!
Kaotiko zuzenean
2005-04-15 00:00 Musikea
Zuzenean Kaotiko taldeak erakusten dauen indarra CD eta DVD bidez ezagutu ahal izango dozue orain ze Gor diskoetxeak Gasteizeko Azkena aretoan, 2004ko apirilaren 17an grabautako kontzertua jaso dau disko bikotxean. Danetara, taldearen errepertorioko 23 kantu entzun eta kontzertuko irudiak ikusi ahal izango dozuez. Edozelan be, Kaos Etilikoren sasoiko kantuak be badagoz tartean: 'Mi mejor colega, Sale el sol edo Su falso mundo. Horrezaz gan, La Pollaren 'Y ahora que? abestiaren bersinoa be badago diskoan.
Esandako moduan, diskoa 2004ko apirilaren 17an ...
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan