Jazz Talde Barrien II. Lehiaketea

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Musikea

Datorren martian izango da Jazz Talde Barrien Lehiaketearen II. edizinoa. Lehen deialdian bezela, Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da lehiaketearen azken fasea egiteko aukeratutako lekua, grabazino guztien artean 3 talde finalistak aukeratu ondoren.

Zafari Project laukotearen lehen grabazinoa argitaratu eban igaz Errabal taldeak Debajazz Jaialdiko Talde Barrien lehen Lehiaketea irabazi ostean. Azken fase benetan estua gainditu eta gero, talde euskal-madrildarrak ondo mereziduta jaso eban saria. Honenbestez, argi geratu zan jazza benetan momentu onean dagoala musikari gazteen artean. Talentu handiko eta ezelako konpleju bako inprobisatzaile belaunaldia sortzen ari da.

Kontuak kontu, datorren martian izango da Jazz Talde Barrien Lehiaketearen bigarren edizinoa. Lehen deialdian bezela, Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da lehiaketearen azken fasea egiteko aukeratutako lekua, grabazino guztien artean 3 talde finalistak aukeratu ondoren.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak:

1.- Disko-kontraturik ez dauen edozein jazz taldek parte hartu ahal izango dau.
2. Aukeraketa egiteko batzorde batek 3 talde bereiziko ditu aurkeztutako hautagai guztien artean. Horretarako, izena emoteko eskaera orriagaz batera nahitaez aurkeztu behar da kalidadezko grabazino bat CD batean; gainera, argazkia eta taldea eta taldekideen ibilbidea azaltzen dauen dossier txikia.
3. 2007ko zezeilaren 8an amaituko da izena emoteko epea.
4. Talde irabazleak 1.500 euroko saria jasoko dau eta disko bat argitaratzeko aukerea emongo jako. Bestalde, talde guztiek 300 euroko dieta bat jasoko dabe, eta holan behar izan ezkero, ostatu gastuak pagauko jakez.
5. Emonaldiek ez dabe 60 minutuko tartea gaindituko, eta pieza orijinalak izatea kontuan hartuko bada be, errepertorioa librea izango da. Emonaldiok martian izango dira Elgetako Espaloia Kafe Antzokian eta grabau egingo dira etorkizunean balizko bilduma bat osotzeko. Talde irabazlearen kasuan, aitatutako grabazinoak taldearen diskoaren argitalpenerako erabili ahal izango dira.
6. Talde irabazleak emonaldi bat eskaintzeko aukerea izango dau jazzaldiaren hurrengo urteko egitarau ofizialaren barruan.
7. Antolakuntzeak, egoki eresten badau, bere egiten dau oinarriotan aldaketak egiteko eskubidea.
8. Lehiaketa honetan parte hartzen dabenek lehiaketarako oinarriak onartzen dituela esan nahi dau, eta epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu