Womex 2003: Sevillan
2003-10-15 00:00 Musikea
Euskaldunak sevillan
Euskal musikearen industrian dabiltzan hainbat enpresa hurreratuko dira Sevillara, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak orain urte batzuk martxan jarritako 'Euskadiko Soinuak' programearen barruan. Pasa dan irailean Mercat de la Musica Viva de Vic jaialdian egon ondoren, oraingoan Sevillara joango dira eta 2004ko urtarrilean Cannesen egiten dan MIDEM jaialdian be izango dira.
Sevillara joango diranen artean, izen batzuk aitatzearren, hona hemen batzuk: euskal disketxeen artean: Gaztelupeko Hotsak, Brixton records, Two Bascos,…; kontratazio agentziak: Radiation Tours, Serrano produkzinoak,…; jaialdietako ordezkariak: Bilbo ...
Neil Young & Crazy Horse. 'Greendale'
2003-10-15 00:00 Musikea
Ingalaterrako hainbat musika kritikarik gogor kritikatu arren, Neil Youngen lan barria, nik esan behar dot Kanadako kantariaren beste disko zoragarri bat dala, istorio barri eta abesti hunkigarriekaz ondo betea.
Gotzon Uribe
Noizpop: aro modernoen soinu banda
2003-10-01 00:00 Musikea
Audience gernikarren bigarren diskoa izango da eta Sonic Youth, Jon Spencer, Velvet Underground edo Nick Cave handiaren arteko sonoridadea buztartuz, zinema kutsua azaltzen dauen diskoa grabau dabe. Taldearen curriculumean 'Bilbo Hiria' pop-rock lehiaketan saria irabaztea daturik azpimarragarriena da, baina Radio 3-eko maketa lehiaketea be irabazi dabe. Benicassim-eko jaialdian parte hartu dabe eta joan dan maiatzean Bartzelonako Primavera Sound jaialdi erraldoian sekulako arrakastea izan eben.
'Second Handed' urriaren zortzian aurkeztuko da eguerdiko ordubatetan Bilboko Power Records disko dendan. Bertan taldeko zenbait ...
Edwin Moses. 'Love Turns You Upside Down'. Siesta.
2003-10-01 00:00 Musikea
Aitagarria, Madrileko Siesta Disketxearen bigarren diskoa dala hau. Bide batez, gogoratu, EDWIN MOSES taldea urriaren 3an Bilboko Azkena aretoan izango dala zuzenean eta hurrengo egunean, urriaren 4ean, Iruñeko Las Caballerizas aretoan. Guztiz gomendagarria. Joateko aukerea izan ezkero, joan, eskertuko deustazue.
Gotzon Uribe
Literaturea eta rock-a buztarturik
2003-09-01 00:00 MusikeaNire uste apalean, liburu sano gomendagarria rock-a maite daben guztientzat. Liburuko pasarteen artean, hona hemen bat: “Paul-ek asteak eroiazan reggae erritmo bat lantzen bere baxuarekin. Estudiora heldu bezain pronto, egunero joten eban. Laster ikasi eben besteek be. Akorde ezbardinak probatuz, ensaio edo entrenamantuetan hasi ziren. Letra eta guzti dauka –esan eban Paul-ek egun batean. Probau gura dozue ia zer pasetan dan?. Berehala, Joe-ri letra zati bat emon eutson orri batean. Ez, abestu eizu zeuk. Baina nik ez dakit abesten. Kantau ...
Azkena Rock Festival 2003
2003-08-15 00:00 Musikea
Esan daigun, euskeraz kantetan daben euskal talde bi izango doguzala taula gainean, biak oso interesgarriak. Batetik, Petti beratarra talde osoagaz, Neil Young, Steve Earle edota Mark Laneganen estiloan maisutasunez dabilen bakarlaria eta zuzeneko sendoa azaltzen dauena. Bestetik, Zein? talde bilbotarra be izango da, lehenengo diskoa plazaratu dabe oraintsu eta euren musikan argi ikusten da rock electrikoaren eragina, izan be, kitarren tradizinoa lantzen dabe. Danetara, jaialdiak punk-rock doinuak batzen ditu eta baita tradizino countrya, folka eta sustraidun musikea aurkezten daben taldeak ...
Bilboko 25. Aste Nagusia: musikea bazter guztietan
2003-08-01 00:00 MusikeaAzken buruan, Bilboko taldeek be eukiko dabe euren txokoa alde zaharreko Unamuno plazan; bertan Split 77, Zein?, Sativa, Bosco el Tosco, Young Talent Show edota Zodiacs moduko taldeak igoko dira taula gainera. Horrezaz ganera, konpartsek eurek be egitarau potoloa preparau dabe; aurten, Algara konpartsak, Askapeñak eta Pa…Ya!-k euren txosnak Bailen kalean ipiniko dabez eta, dinogun lez, alkarregaz musika egitarau indartsua aurkeztu dabe. Aste osoan zehar, talde eta musikari ugari izango dira bertan kontzertuak emanez, besteak beste, Gatibu, Betagarri, Fundacion ...
Musikea sarean
2003-07-15 00:00 MusikeaDinogun lez, azaltzen jakuzan aukerak ugari dira, musika kanal asko dagoz eta mundu osoko bazterretatik datozen abestiak entzun daitekez. Horrezaz ganera, musika estilo zehatzagoetan sartu gura izan ezkero, diru kopuru baten truke mundu magikoan sartuko gara. Web bete-betea da, musikearen inguruko zehaztapen guztiekaz eta, ganera, loturen bidez, beste talde edo artisten web orrietara edo musika informazioa eskaintzen daben datu baseetara salto egiteko aukerea emoten jaku.
Esandako moduan, udarako freskagarri lez eta derrigor ordenagailuaren aurrean orduak emon behar doguzanontzat aukera parebakoa ...
Mendebala: Galizia, Asturias, Kantabria, Gaskonia eta Euskal Herriko kultur adierazpenen bategitea
2003-07-01 00:00 Musikea
Mendebala Jaialdiaren eskaintza nagusia musikea izango da baina ez bakarra. Egitarauan bariku eta zapatu gauetako kontzertuak izan daitekez erakargarrienak: garagarrilaren 4an, barikuan gaueko 22:30etatik aurrera: SALTABARDALES (Kantabria), GADALZEN (Gaskonia), TAPIA ETA LETURIA (Euskal Herria) eta DIXEBRA (Asturias) taldeak izango dira Sopuertan, Santa Ana zelaietan; garagarrilaren 5ean, zapatuan bigarren gau musikala: TEJEDOR (Asturias), LUAR NA LUBRE, XOXE MANUEL BUDIÑO (Galizia) eta BRIGANTHYA (Euskal Herria) taldeakaz Santa Ana zelaietan.
Dana dala, bestelako ekitaldi batzuk be egongo dira, besteak beste, gaita eta ...
Bilbao Tropikal 2003: Maria Creuza, Faudel, Bouhia, Los de Abajo, El Combo Linga, African Simba, Earl16 eta Basque Dub Foundation
2003-07-01 00:00 MusikeaAurten, Jaialdiko egun bakotxak erritmo zehatzak izango ditu ezaugarri: lehenengo egunean, hau da, garagarrilaren 10ean, eguenean Brasileko Bossa Nova erritmoakaz gozetako aukerea emongo deusku Maria Creuzak; hurrengo egunean, barikuan Rai musikearen txandea izango da eta antolatzaileek pare bat talde kontratau dabez: 'Faudel' frantziar-argeliar abeslaria, rap eta funk doinuak eta bestelako erritmo batzuk buztartzen dituana eta 'Bouhia' bertoko taldea, Euskal Herriko eta Afrika iparraldeko kideez osotutako taldea hain zuzen be. Garagarrilaren 12an erritmo latinoak jorratzen dabezan beste talde bi izango dira ...
Euskal Inter Musika 2003 Lekeition
2003-07-01 00:00 Musikea
Gorago aitatutako kontuen harian dator Euskal Inter Musika Jaialdia eta sekulako kartela edo egitaraua preparau dabe:
Lehen eguna, garagarrilaren 26a izango da eta bertan hiru talde pasauko dira eszenatokitik. Alde batetik, Bilboko SPLIT 77 taldea, egun Euskal Herrian dagoan talderik interesgarrienetarikoa eta nazinoarte mailan benetako proiekzinoa dauena; horren erakusgarri, pasa dan hilebetean, Eskoziako Aberdeen uriko Go North 2003 jailadian eskainitako kontzertua; horrezaz ganera, Ingalaterrako MUSIK WEEK aldizkariak Split 77 taldearen abesti bat sartu dau disko bilduma baten Ingalaterrako beste musika ...
Rolling Stones Bilbon. Klasikoetan klasiko
2003-06-15 00:00 Musikea
Abesti klasikoak. Kontzertu batetik bestera gorabeherak edo aldaketak izan daitekez kantu zerrendeari eta kantuen ordenari jagokenez baina huts handirik ez dogula egingo pentsetan dot.
Hainbat kritika entzun izan doguz Rolling Stones-en inguruan, bakotxak berea dauka jakina baina nire uste apalean, gaur egun oso talde gitxi dagoz beterano honeen abestien kalidadea gainditu leikienak. Eta hori, sarritan, nahikoa izaten da. Ni neu, bertan egongo naz, ezelako konpleju barik. Ganera, ez dogu ahaztu behar aurretik The Pretenders taldearen kontzertuagaz gozetako aukerea izango dogula ...
Getxoko Blues Jaialdia, bagilaren 13tik 15era bitartean
2003-06-01 00:00 Musikea
Arima Beltza taldearen udako egitaraua
- ARIMA BELTZA. Arabako Ollon. Bagilaren 8an, domekan (Araba Euskaraz).
- ARIMA BELTZA + ÑACO GOÑI Y LOS BLUESCAVIDAS + RAIMUNDO AMADOR. Getxoko Blues Jaialdia. Algortako Portu Zaharrean, bagilaren 13an, barikuan, gaueko 21:30etan.
- ARIMA BELTZA + KOKEIN. Bilboko Kukutza Gaztetxean. Bagilaren 28an, zapatuan, gaueko 22:30etan.
- ARIMA BELTZA. Eibarren, Amaña Auzoko Jaiak. Garagarrilaren 5ean, zapatuan.
- ARIMA BELTZA. Arrasateko Ferreria Plazan. Garagarrilaren 18an, barikuan.
Bizkaie!
Uek (Ganbaratik)
2003-06-01 00:00 Musikea
1. Zelako kontzertua izan zan 24koa Ondarrun?. Lezokoaren ondoren, zer?
Etxean, Ondarrun sekulako giroa egon zan eta aretoa jentez ganezka. Ondarroakoa diskoa aurkezteko lehen kontzertua izan zan eta dinotsudan lez, oso gustora geratu gara. Lehen diskoko kantu batzuk be jo genduzan eta oraindino argitaratu bako beste kantu batzuk be bai; soinua eta proiekzinoak primeran eta jentea bolkata, zer gehiago behar dogu ba?...
Lezokoa bigarren aurkezpen kontzertua izango da eta gero atsedenaldi txikia hartuko dogu irailera arte, gitxi gorabehera; tarte horretan ...
Udabarriagaz batera disko barriak gurean
2003-06-01 00:00 Musikea
Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigilu emonkorrak disko ugari jarri ditu kalean azken hilebeteotan. 'Gauak, neskak eta maletak' izenburukoa da Txuma Murugarren kantariak plazaratu dauen bere hirugarren lana. Abesti finak, doinu lasaiak eta kalidadezko musikariak entzun daitekez Sasoi Ilunak taldeko kantari zanaren lan barrian.
Bizkaiko kostan, Ondarroan hain zuzen be, Etsaiak taldean ibilitako KEU gitarrajolearen bigarren diskoa dogu. UEK deitzen dan proiektuagaz azaltzen dau bere burua. 'Ganbaratik' da diskoaren izenburua eta bertan musika elektronikoa, hip-hop doinuak, free jazz-a, gitarren indarra eta era ...
BAR (Bilbao Accion Rock)
2003-05-15 00:00 MusikeaEuskal Herria Zuzenean 2003
2003-05-15 00:00 Musikea
Aurtengo mezua: euskerearen eta euskal kulturearen kontrako erasoak salatzea
Euskal Herria Zuzenean 2003 Jaialdiaren aurkezpenean, Piztu Alkarteak Egunkariaren zarratzea salatu eta sortuko dan egunkari barriari laguntza ekonomikoa emongo deutsiela aurreratu dau.
Igazko jaialdiaren diru irabaziak ondoko talde edo alkarteetara bideratu dabez: jaialdiak lehenengo aldiz atzerriko alkarte bat lagundu dau: Maliko Bourem herriko emazteen alkartea hain zuzen be. Horrezaz ganera, Aldudarrak alkarteari be diru-laguntzinoa emon deutsie tokiko telebista proiektu bat aurrera atara ahal izateko. Nerurri txikiagoan baina ondokoak be lagunduko dabez ...
Nina Simonek agur
2003-05-01 00:00 Musikea
Panteras Negras taldeko kidea izan zan Nina Simone eta lehen protesta kantua 'Mississipi goddamn' 1963an sortu eban Medgar Evers-eko eta Alabamako Birminghaneko eskolan lau ume baltzen hilketen ondoren. Urte batzuk beranduago sortu ebazan 'Four women' (1966), 60. hamarkadako burruka zibilen ikur bihurtu zana eta 'Young, gifted and black' afroamerikarren ereserkia.
Arrazismo kontuez eta diskoetxeakaz eta gobernuaren zergakaz kokoteraino, 1974an Nina Simone bidaiari amorratu bihurtu zan eta Barbados, Liberia, Suitza, Paris, Holanda eta Frantzian zehar ibili zan. Azken urteotan Marsella ondoan ...
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan