Pirritx eta Porrotx pailazoek Korrika txikirako kantea sortu dabe
2007-03-07 01:00 MusikeaTxis pun! Korrika! izenagaz, Korrika 'handiaz' disfrutau ezin daben umeei zuzenduta dago kantea, Korrika txikian ilusinoz eta emozinoz gozetako.
Pirritx eta Porrotx pailazoek kanta barria eskaini deutse Korrikaren 15. edizinoari, Korrika txikietarako ekarpen moduan. Txis pun! Korrika! izenagaz, ohikoa dan legez, umeak gogoan daukiezala sortu dabe kantea. Izan be, euren ustez, ‘Korrika herri osoak parte hartzen dauen jaia da, baina umeek modu berezian hartzen dabe parte, ilusino handiz. Baina Korrika ez da geratzen, eta gauez euren herritik pasetan danean, edo euren herritik pasetan ez danean, Korrika ‘handiaz’ ezin dabe disfrutau. Korrika txikiaz, barriz, bai. Korrika txikia herri guztietan izaten da eta ume guztiek bizi dabe Korrika Korrika txikiaren bidez, herritik ‘handia’ ez pasau arren’. Horregaitik erabagi eben Korrika txikirako kanta bat eskaintzea AEKri, ‘umeak ezinbesteko protagonistak diralako Korrikan, nahiz eta AEK-k helduak euskalduntzeko lan egin. Hor ibilten dira, kartoizko petoak egiten, lekuko moduan makilea hartuta…’.
Txis pun! Korrika! kanteagaz, Korrika pasetan danean sortzen diran emozinoz beteriko momentuak erakutsi gura izan dabez Pirritxek eta Porrotxek: ‘Denpora gitxian emozino handia eta urduritasuna biziten dira eta hori erakutsi gura izan dogu. Kantea laburra da baina ilusinoa, urduritasuna, erritmoa… sortarazoten ditu’.
Bestalde, pailazoek mezu bat zabaldu gura izan dabe: ‘Korrika minutu gitxikoa bada be, egunerokoa bihurtu behar da. Bideoklipean ume bat agiri da goizetik gauera arte lekukoagaz. Korrika polita da, baina eguneroko praktikea bihurtu behar dogu, lekukoa egunero eroan behar da’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!