Musikenek diskoen argitalpenerako zigilu propioa sortu dau
2007-02-21 01:00 MusikeaIkasleen interpretazino eta sormen lanak sustatzeko batetik eta, bestetik, aldi guztietako euskal konpositoreen lanak zabaltzeko sortu dau zigilua Euskal Herriko Goi Mailako Konserbatorioak.
Ikasleen interpretazino eta sormen lanak sustatzeko batetik eta, bestetik, aldi guztietako euskal konpositoreen lanak zabaltzeko sortu dau Euskal Herriko Goi Mailako Konserbatorioak zigilua, Alejandro Zabala zuzendariaren esanetan. Tartean, nazinoarteko errepertorioko lanak zabaldu gura dira, ohikoak ez diranak edo grabazino komertzialetatik kanpo geratu diranak batez be. Argitaratu bako lanak be atarako dira.
‘Helburu osogarri’ batzuk be badaukaz Musikeneren zigilu barriak, dino Zabalak. ‘Helburu bakarra ez da musikari trebeak eta gizatasunean jantziak lortzea’, azaldu dau Juan Jose Pujana Musikeneko koordinatzaileak. ‘Musikeneren helburuen artean bada bat, oso garrantzitsua: gizarteari ahalik eta gehien emotea, gizartearen zerbitzura egotea’. Holan, ‘zigilu barriak musikarako zaletasuna indartzen eta zabaltzen lagunduko dau’.
Lehenengo lanak
Musikene Ensembleak eta Musikene Orkestra Sinfonikoak grabau dabez zigiluko lehenengo disko biak, Jose Luis Estellesek zuzenduta. Lehenengoak Mozart eta Arriagaren lanakaz osotutako diskoa atarako dau eta, bigarrenak, Guridi eta Brahmsen lanakaz.
Egitasmo bi: aldizkaria, webgunea eta alkartea
Musikeneren eta gizartearen arteko komunikazinoa indartzeko amesari lotuta, konserbatorioko arduradunek aldizkari bat plazaratzeko asmoa daukie. ‘Albisteak jasoteaz gan, aldizkariak dibulgazino musikalaren arloan be egingo dau lan, parte hartu gura daben guztiei ateak zabalduta’, azaldu dau Pujanak. Musikeneren webgunea,
www.musikene.net, indartzeko asmoa be badaukie.
Bestalde, Musikeneren Lagunen Alkartea sortuko dabe. ‘Babesleek, kolaboratzaileek eta laguntzaileek osotuko dabe alkartea’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!