Talka Tour 2007: Fermin Muguruza & Afro-Basque Fire Brigade

Amaia Apaolaza 2007-03-05 01:00   Musikea

Fermin Muguruza eszenatokira bueltauko da. Hiru urtez zuzenekoetan parte hartu barik egon ondoren, garapen personalerako ekintza eta sormena bizimodu eta abiaburu dituan eszenatokiko animaliaren bueltea da hau.

Eszenatokira bueltauko da. Hiru urtez zuzenekoetan parte hartu barik egon ondoren, garapen personalerako ekintza eta sormena bizimodu eta abiaburu dituan eszenatokiko animaliaren bueltea da hau.

Hiru urte pasau dira Bilboko Aste Nagusian, 30.000 lagunen aurrean agur esan ebanetik, bi urteko etenbako birearen azken emonaldian (2003an, Manu Chao eta Radio Bembarekin batera egindako ‘Jai Alai Katumbi Express’ mitikoa; 2004an, Kontrabandagaz eginiko ‘Komunikazioa Tour’ bira guztien birea).

Ha zala azken birea iragarteaz aparte, jentaurrera bueltetako formatu barriak ikertzeko beharraz ohartarazo eban. Eta holan ibili da erdi-ezkutuko izenekaz jolastuz: Dj Laia, Kontrakantxa FM, FM hirukote akustikoa edo Basque FIRE Department.

Dana dala, 2006an, ‘Euskal Herria Jamaika Clash’ nazinoartean goraipatutako diskoaren argitalpenagaz batera, Kinsgston-go Tuff Gong eta Big Yard estudioetan grabautakoa, Muguruzak musikari euskaldunez eta jamaikarrez osotutako taldea akartu eban hau Barakaldoko BECen aurkezteko. Zemendian izan zan hori. Koherentzia eta entregea eskertu eutsezan bertan batutako 12.000 lagunek. Besarkaden jaialdia izan zan, eta honen ostean, gaur egungo errealidadean parte hartzeko beharra sentidu eban Muguruzak. Horregaitik, taldea alkartu egin dau eta 2007ko apiriletik abuztura bitartean iraungo dauen biran parte hartuko dau.

Fermin Muguruza Talka Tour 2007 izeneko bireagaz eta Afro-Basque Fire Brigade talde barriagaz itzuliko da. Alde batetik, betiko laguntzaile-ekintzaileak izango ditu: Mikel Abrego (bateria), Sorkun (ahotsak), DZ (platerak), Xabi Solano (trikitixa), Oskar Benas (gitarra), Jon Elizalde (tronboia), Fino (saxua) eta Lonbi (tronpeta). Bestetik, lagun partidea izango ditu zuzenekoetan: Kubatik Víctor Navarrete (baxua) eta Leo Rodríguez (perkusinoak); Jamaikatik Franklin ‘Bubbler’ Waul (teklatuak), Black Uhuru talde mitikoan ibilitakoa, eta Stephanie Wallace (ahotsak), Anthony B-ren backing vocal, besteak beste.

Beraz, hamahiru musikari agertuko dira zuzenean Talka Tour eskaintzen, musikearen munduan 25 urte beteko dituan Muguruzaren ibilbide oparoa berrikusten, berbisitetan, aldarrikatzen: nahitaezko Kortatu taldeko garaiak, erreferentziazko Negu Gorriak taldearenak zein gaur egungo bide anitzeko lan ugariak.

Hemen dago barriro personaia publikoa, eretxi sortzailea, beti borborka dagoan musikari handia, bere aukera guztiak miatzeko eta modurik azkarrenean bideratzeko gai dana, hemen dago barriro bere imitaezinezko presentzia eszeniko eta komunikatzaileagaz, talde bakarra eta errepetidu ezina lagun dauela.

Ez dakigu zenbat denpora itxaron beharko dogun 2007 honen ondoren. Beraz, aurten Fermin Muguruza & Afro-Basque Fire Brigade taldearen deia entzuterakoan, premiazko hitzordua izango dogu Talka Tour 2007ren edozein geltokitan. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, apirilaren 20an izango dira.

www.muguruzafm.com
www.akeita.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu