‘Bilbao Distrito Jazz’ programeak Kataluniako, NYeko eta bertoko artista oparoak ekarriko ditu

Bizkaie! 2007-03-15 01:00   Musikea

Itxaso & Pera Yohaldre Trío (Euskal Herria), Rocío Falks Quintet (Katalunia), Pete Robbins&Centric (New York), Bruce Arkin Quartet (New York/Katalunia), Geny Barry Quartet (Katalunia) eta Benny Lackner Trio (NewYork) taldeek emongo dabez kontzertuak.

Barrainkua, Begoña, San Frantzisko eta Deustuko udaltegiek eta Ametzolako tren-geltokiak barriro be jazz erritmoak hartuko dabez ‘Bilbao Distrito Jazz’ programearen zortzigarren edizinoan, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak antolatzen dauena, Bilbaína Jazz Club alkarte beteranoagaz alkarlanean. Programeak dobako kontzertuak eskainiko ditu astero, martiaren 16tik apirilaren 27ra, eta oraingoan Bilbora Katalunian eta New Yorken joten dagozan talde batzuk hurreratuko dira, Itxaso&Pera Yohaldre Trio bertoko taldeagaz batera.

Udaltegietako ohiko kontzertuez gan, ‘Bilbao Distrito Jazz’ programeak berezitasun bi ekarriko ditu: batetik, tren-geltoki bat erabiltea kontzertu baterako eta, bestetik, umeei zuzendutako kontzertu didaktikoa: ‘Ta tataá.jazz’ titulupean, txikientzako kontzertua Abandoko udaltegian (Barrainkua, 5) izango da martiaren 16an, goizeko 11:15ean.

Kontzertuak Bilbaina Jazz Clubeko lokaletan izango dira martiaren 16tik apirilaren 27ra bitarteko eguenetan, iluntzeko zortzietan. Udaltegietan, barikuetan izango dira, ordu berean. Programazinoa aurtengo euskal talde bakarragaz hasiko da: Itxaso & Pera Yohaldre Trío. Ganerako taldeak honako honeek dira: Rocío Falks Quintet (Katalunia); Pete Robbins&Centric (New York); Bruce Arkin Quartet (New York/Katalunia); Geny Barry Quartet (Katalunia); Benny Lackner Trio (NewYork).


Egitaraua
:

- Martiak 16: Kontzertu didaktikoa ‘Ta tataá.jazz’ (Barrainkuako udaltegia, 11:15) eta Itxaso & Pera Yohaldre Tríoren kontzertua (Barrainkuako udaltegia, 20:00).
- Martiak 23: Rocío Falks Quintet (Begoñako udaltegia, 20:00).
- Martiak 30: Pete Robbins & Centric (San Frantziskoko udaltegia, 20:00).
- Apirilak 13: Bruce Arkin Quartet (Deustuko udaltegia, 20:00).
- Apirilak 20: Geny Barry Quartet (Begoñako udaltegia, 20:00).
- Apirilak 27: Benny Lackner Trio (Ametzolako tren-geltokia, 20:00).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu