Rolling Stones Bilbon. Klasikoetan klasiko
2003-06-15 00:00 Musikea
Abesti klasikoak. Kontzertu batetik bestera gorabeherak edo aldaketak izan daitekez kantu zerrendeari eta kantuen ordenari jagokenez baina huts handirik ez dogula egingo pentsetan dot.
Hainbat kritika entzun izan doguz Rolling Stones-en inguruan, bakotxak berea dauka jakina baina nire uste apalean, gaur egun oso talde gitxi dagoz beterano honeen abestien kalidadea gainditu leikienak. Eta hori, sarritan, nahikoa izaten da. Ni neu, bertan egongo naz, ezelako konpleju barik. Ganera, ez dogu ahaztu behar aurretik The Pretenders taldearen kontzertuagaz gozetako aukerea izango dogula ...
Getxoko Blues Jaialdia, bagilaren 13tik 15era bitartean
2003-06-01 00:00 Musikea
Arima Beltza taldearen udako egitaraua
- ARIMA BELTZA. Arabako Ollon. Bagilaren 8an, domekan (Araba Euskaraz).
- ARIMA BELTZA + ÑACO GOÑI Y LOS BLUESCAVIDAS + RAIMUNDO AMADOR. Getxoko Blues Jaialdia. Algortako Portu Zaharrean, bagilaren 13an, barikuan, gaueko 21:30etan.
- ARIMA BELTZA + KOKEIN. Bilboko Kukutza Gaztetxean. Bagilaren 28an, zapatuan, gaueko 22:30etan.
- ARIMA BELTZA. Eibarren, Amaña Auzoko Jaiak. Garagarrilaren 5ean, zapatuan.
- ARIMA BELTZA. Arrasateko Ferreria Plazan. Garagarrilaren 18an, barikuan.
Bizkaie!
Uek (Ganbaratik)
2003-06-01 00:00 Musikea
1. Zelako kontzertua izan zan 24koa Ondarrun?. Lezokoaren ondoren, zer?
Etxean, Ondarrun sekulako giroa egon zan eta aretoa jentez ganezka. Ondarroakoa diskoa aurkezteko lehen kontzertua izan zan eta dinotsudan lez, oso gustora geratu gara. Lehen diskoko kantu batzuk be jo genduzan eta oraindino argitaratu bako beste kantu batzuk be bai; soinua eta proiekzinoak primeran eta jentea bolkata, zer gehiago behar dogu ba?...
Lezokoa bigarren aurkezpen kontzertua izango da eta gero atsedenaldi txikia hartuko dogu irailera arte, gitxi gorabehera; tarte horretan ...
Udabarriagaz batera disko barriak gurean
2003-06-01 00:00 Musikea
Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigilu emonkorrak disko ugari jarri ditu kalean azken hilebeteotan. 'Gauak, neskak eta maletak' izenburukoa da Txuma Murugarren kantariak plazaratu dauen bere hirugarren lana. Abesti finak, doinu lasaiak eta kalidadezko musikariak entzun daitekez Sasoi Ilunak taldeko kantari zanaren lan barrian.
Bizkaiko kostan, Ondarroan hain zuzen be, Etsaiak taldean ibilitako KEU gitarrajolearen bigarren diskoa dogu. UEK deitzen dan proiektuagaz azaltzen dau bere burua. 'Ganbaratik' da diskoaren izenburua eta bertan musika elektronikoa, hip-hop doinuak, free jazz-a, gitarren indarra eta era ...
BAR (Bilbao Accion Rock)
2003-05-15 00:00 MusikeaEuskal Herria Zuzenean 2003
2003-05-15 00:00 Musikea
Aurtengo mezua: euskerearen eta euskal kulturearen kontrako erasoak salatzea
Euskal Herria Zuzenean 2003 Jaialdiaren aurkezpenean, Piztu Alkarteak Egunkariaren zarratzea salatu eta sortuko dan egunkari barriari laguntza ekonomikoa emongo deutsiela aurreratu dau.
Igazko jaialdiaren diru irabaziak ondoko talde edo alkarteetara bideratu dabez: jaialdiak lehenengo aldiz atzerriko alkarte bat lagundu dau: Maliko Bourem herriko emazteen alkartea hain zuzen be. Horrezaz ganera, Aldudarrak alkarteari be diru-laguntzinoa emon deutsie tokiko telebista proiektu bat aurrera atara ahal izateko. Nerurri txikiagoan baina ondokoak be lagunduko dabez ...
Nina Simonek agur
2003-05-01 00:00 Musikea
Panteras Negras taldeko kidea izan zan Nina Simone eta lehen protesta kantua 'Mississipi goddamn' 1963an sortu eban Medgar Evers-eko eta Alabamako Birminghaneko eskolan lau ume baltzen hilketen ondoren. Urte batzuk beranduago sortu ebazan 'Four women' (1966), 60. hamarkadako burruka zibilen ikur bihurtu zana eta 'Young, gifted and black' afroamerikarren ereserkia.
Arrazismo kontuez eta diskoetxeakaz eta gobernuaren zergakaz kokoteraino, 1974an Nina Simone bidaiari amorratu bihurtu zan eta Barbados, Liberia, Suitza, Paris, Holanda eta Frantzian zehar ibili zan. Azken urteotan Marsella ondoan ...
Garagarrila jazzaren hilebetea Euskal Herrian
2003-05-01 00:00 Musikea
- Getxoko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 2tik 6ra).
- Gazteizeko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 17tik 19ra).
Gazteizeko Jazzaldiko egitaraua, baieztapen batzuen faltan, ia-ia atonduta dago. Aurten, honako interprete eta barrikuntzak ekarriko ditu Gazteizeko zitak: parte-hartzaileen artean, Pat Metheny Quintet, Wynton Marsalis Septet eta Diana Krall azpimarratuko geunkez eta barrikuntzen artean, barriz, New Orleans Jaia eta Hegoafrikar Gaua.
- Donostiako XXXVIII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 24tik 29ra).
Musika jaialdi erraldoien aroa
2003-04-15 00:00 Musikea
Makrojaialdien sukar hau Doctor Music eta Festimadegaz hasi zan
Oso oker ez banago edizino gehien dituana Festimad da eta kontutan hartu behar da lehenengo aldiz egin zanean, antolatzaileek duda-muda asko azaldu zituela jaialdiaren jarraipenaz, batez be, arazo ekonomikoak eta zorrak aitatuz. Zelan aldatzen diran gauzak!
Euskal Herrian, Arrosa eta Rockazokagaz pasau dan legez, Espainian gauza bera pasau zan lehenengo bi makrojaialdiakaz. Festimadek urtero urtero antolatzea lortu badau be, Doctor Music jaialdiak gorabehera handiak izan ditu. Lehenengo edizinoak jente kopuruari jagokonez ...
Euskal kulturea New Yorken, zergaitik ez?
2003-04-01 00:00 Musikea
Azken egunak (kontzertuak, museoak, bisitak..)
Islandiako Sigur Ros taldea Radio City Hallen ikusteko aukerea izan neban eta kriston inpresino ona eragin eustan. Beharbada, egunen batean izango dogu horren ganeko hausnarketa sakona egiteko aukerea.
Hurrengo emonaldi biak Kirmen, Mikel eta Elizabethek egin zituen Bingen eta nire laguntzino barik. Poemak normal irakurten ziran eta Mikelek 'A capella' kantetan eban. Biak egun berean izan ziran, lehenengoa Greenwich Villageko 326 Spring Streeten eta bigarrena, Cornelia Street Cafe ospetsuan. Emonaldi honetan, New Yorkeko beste poeta ...
Bilbo Hiria XV. Pop-Rock Lehiaketea (zezeilaren 27tik bagilaren 12ra)
2003-03-15 00:00 Musikea
Hona hemen egutegia:
Pop-Rock
Martiak 20: - Cordura (Bizkaia, gonbidatuak).
- Ligre (Alicante).
- Airun (Girona).
Martiak 27: - Happening (Valladolid).
- Pleasure beach (Erresuma Batua).
- El menton de Fogarty (Bizkaia, gonbidatuak).
Apirilak 3: - Jane Doe (Bizkaia, gonbidatuak).
- Shiver (Irlanda).
- Flint (Bartzelona).
Apirilak 10: - Addiction (Bizkaia, gonbidatuak).
- Brimstone (Norvegia).
- Electricats (A Koruña).
Apirilak 24: - Tokio sex destruction (Bartzelona).
- Outback (Lleida).
- Thee suckin’dicks (Madril).
Maiatzak 8: - Oud&lone the sound dealers (Kantabria-Bizkaia).
- Honcho (Norvegia).
- Mist (Holanda).
Maiatzak 15: - Zein? (Bizkaia, gonbidatuak).
- Bad machine (Finlandia).
- Camping ...
Musikearen eta kulturearen ganeko gogoetak
2003-03-01 00:00 Musikea
Kulturea diru iturri?
Kultureak ez dau dirurik emoten eta hortxe dago arazoa. Berez kultureak ez leuke diru etekinaren itzala alboan izan beharko, kulturea defizitarioa izan beharko litzateke definizinoz, ondasun publiko bat baina argi dago musikeari jagokonez behintzat, teoria hori errealidadetik urrun dagoala. Musikea negozio bihurtu da eta negozioaren -tasun edo -keria hori galtzen joan dan neurrian, ardurea eta urduritasuna handitzen joan dira orain dagoan punturaino. Erreakzino ugari sortarazo zituan orain dala gitxi Alaska ospetsuak egindako adierazpenak: 'Ez dot aitzen zelan ...
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan