Mikel Aranzabalen lehenengo diskoa: 'Pentsamentu hutsak'

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Musikea

Oriotarra ez da barria musikearen munduan. Aurretik, herrian, lagun artean osotutako Gaitza taldean ibili zan gitarrista eta sormen lanetan, baita kantetan be. Orain, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik atara dau lehenengo diskoa: 'Pentsamentu hutsak'.

Oriotarra ez da barria musikearen munduan. Aurretik, herrian, lagun artean osotutako Gaitza taldean ibili zan gitarrista eta sormen lanetan, baita kantetan be. Punk-rocka lantzen eban, kanten biribiltasunak eta melodiak zainduta. Disko bat grabau eben eta ha izan zan Aranzabalen lehenengo ikastegia. Tartean, beste talderen batean be izan da, folk ikutu gehiagoduna, bakarkako ibilbidea hasi baino lehenago. Orain, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik atara dau lehenengo diskoa: 'Pentsamentu hutsak'.

Lana Mikelen kantutegiaren erakuslea da. Berak egindako kantak jasoten ditu, kantautoreak berak sortutakoak. ‘Kantagintza tradizionala gustetan jakola eta euskal kantautore ezagunen musika estiloa jarraitzen dauela igarten jako; halanda be, rock mundutik dator eta hori be igarten da’, dinoe diskoetxeko iturriek. Gitarra elektrikoa zein akustikoa, metalezko sokak erabilten ditu beti.

Diskoan kanta akustikoak jasoten ditu, amodioari, maitasunari, sentimentuei zuzendutako kantak. Gazte nahiak eta duda-mudak, askatasun faltea, bakardadea eta desioa be landu ditu Aranzabalek. Diskoetxearen esanetan, ‘barrukoa begiratuta kantetan dau, modu zintzoan’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu