Jazz bederatzikotea Iñaki Salvadorren gidaritzapean
2007-01-16 01:00 Musikea'Faro’ izenburupean, bederatzikotearen errepertorioa, batetik, Iñaki Salvadorren jatorrizko kantek osotu dabe eta, bestetik, egileak berak jazz kantakaz egindako bertsinoak dagoz.
Iñaki Salvadorren bederatzikotea bere azken sorkuntza lanetan barrienetarikoa da, 2005eko udako Donostiako Nazinoarteko Jazzaldiak holan eskatuta. Jazzaldiaren 40. urteurrena tarteko, Iñaki Salvadorrek bere eta bere musikearen inguruan eta modu batean edo bestean Jazzaldiaren egitarauan esku hartu eben hainbat belaunalditako eta bere inguruko musikariak batzen ditu. Diego eta Mikel Andueza saxoek, Hasier Oleaga bateriak, Gonzalo Tejada kontrabaxuak, Jackie Berekoetxea tronpeteak, Jonathan Hurtado tekladuak eta Javier Juanco gitarristeak osotzen dabe taldea. Iñaki pianoa joteaz arduratu da, baita musikeaz eta zuzendaritzeaz be.
Taldeak euskal panoramako musikari garrantzitsuenak batzen ditu; bakotxak beraren taldeak eta proiektuak ditu, baita hainbat disko be.
'Faro’ izenburupean, bederatzikotearen errepertorioa, batetik, Iñaki Salvadorren jatorrizko kantek osotu dabe eta, bestetik, egileak berak jazz kantakaz egindako bertsinoak dagoz. Diskoan, autorearen beraren kantak jasoten dira baina tartean badagoz, besteak beste, Xabier Lete eta Jabier Muguruza lako artisten ekarpenak be, baita Txema Garcés musikariaren idatziak be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!