1428 talde XIX. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan
2007-02-19 01:00 MusikeaLaugarren urtea da 1400dik gora taldek izena emoten dabena eta aurten, danetara, 1428 taldek emon dabe izena urtero legez hiru kategoriatan jokatzen dan XIX. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan parte hartzeko. Edozelan be, fase finalerako 42 talde aukeratu dabez.
Laugarren urtea da 1400dik gora taldek izena emoten dabena eta aurten, danetara, 1428 taldek emon dabe izena urtero legez hiru kategoriatan jokatzen dan XIX. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan parte hartzeko. Edozelan be, fase finalerako 42 talde aukeratu dabez.
Bilboko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak emondako datuen arabera, 1428 horreetatik % 72,7, hau da, 1038 talde pop edo rock estiloetan sartzen da; izena emon dabenetatik % 19,9, hau da, 285 talde, heavy-metal estiloan kokatu dira eta ganerako 105 taldeak (guztien % 7,3), inoizkorik gehien, joera barrietan sartu dira.
Euskal Herriko taldeak, danetara, 248 izango dira; horreetatik 148 bizkaitarrak dira, 59 gipuzkoarrak, 11 arabarrak eta, azken buruan, Nafarroako taldeak 30 izango dira aurtengo edizinoan. Estadu espainiarrekoak milatik gora izan dira eta atzerriko taldeak, barriz, 328; kanpotarren artean, gehienak frantziarrak dira (89) baina Eslovenia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Kanadako taldeak be izango dira aurten Bilbon.
Pop-rock-eko kontzertuak martiaren 1ean hasiko dira eta hortik aurrera eguenero izango dira Bilboko Bilborock aretoan, gaueko 20:00etan hasita. Metal kontzertuak, barriz, martiaren 21ean hasi eta hortik aurrera eguaztenetan izango dira, 20:00etatik aurrera. Azkenik, joera barrietako kontzertuak maiatzaren 24etik aurrera izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!