The Who taldearen kontzerturako sarrerak salgai

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Musikea

Talde ingelesak Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arenan maiatzaren 19an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero, 40 eta 55 euro bitartean.

The Who taldearen mundu mailako birea Europan hasiko da, Lisboan, maiatzaren 17an, eta uda osoan 28 uri bisitauko dabez. BECen emongo dauen kontzertua talde mitikoaren birearen hirugarrena izango da, Lisboan eta Madrilen jo ondoren.

Barakaldoko kontzertuan, taldearen zaleek ‘Endless Wire’ disko barriko kantak entzun ahal izango ditue. Halanda be, duda barik, ‘My Generation’, ‘Who are you’ edota ‘Baba O'Riley’ lako kanta klasikoek izango dabe arrakasta gehien.

Bizkaia Arenako kontzerturako sarrerak, BBKren kutxazain automatikoetan, www.bbk.es webgunean, 944 310 31o telefonoan edota www.thewhotour.com birearen webgune ofizialean eros daitekez. Pistako sarreren prezioa 40 eurokoa da; lehenengo mailan 55 euroko salneurria izango dabe, bigarrenean 50 eurokoa eta, hirugarrenean, 45 eurokoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu