Buddy Guy izango da aurtengo Getxo & Blues jaialdiko izar nagusia
2007-03-14 01:00 MusikeaGetxoko XIX. Nazinoarteko Blues Jaialdiko izarra Buddy Guy Louisianako (AEB) bluesman handia izango da. Jaialdia bagilaren 8tik 10era izango da eta aurten Erromoko Santa Eugenia plazan egingo da.
Getxoko XIX. Nazinoarteko Blues Jaialdiko izarra Buddy Guy Louisianako (AEB) bluesman handia izango da. Jaialdia bagilaren 8tik 10era izango da eta aurten Erromoko Santa Eugenia plazan egingo da. Era horretara, ohiko agertokira itzuliko da jaialdia, bertan egiten ebilzan lanak amaitu ostean. Hiru egunetan, publikoak hainbat blues estiloz gozau ahal izango dau lau kontzertutan. Ohikoa danez, sarrerea dobakoa izango da, jaialdiaren antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.
George ‘Buddy’ Guy (Lettsworth, Louisiana, 1936) blues musikearen mito bizia da. 1950eko hamarkadan hasi eban bere jarduerea AEBtako agertokietan, Baton Rougeko (Louisiana) zenbait taldegaz. Hamarkada horren azken urteetan Chicagora joan zan eta, bertan, Muddy Watersen eta Howlin' Wolfen mailako artisten eragin indartsupean, gitarren melodiak eta ahots-teknikak landu eta hobetu zituan. Bolada horretan blues musikearen hainbat artista handigaz ibili zan, besteak beste, Magic Sam, Otis Rush, Junior Wells eta Willie Dixon musikagile ospetsuagaz.
Apurka-apurka, Guyk bere estiloa definidutea lortu eban, ‘Chicago Blues’ izeneko estiloaren sortzaileetako bat bilakatu arte. Ordutik hona, musika genero honen artistarik nagusienetako bat bihurtu da eta talde ospetsuak inspirau zituan, esate baterako, Led Zeppelin eta The Rolling Stones. Talde horreek Guyren konposizinoak erabili zituen euren estilo eta musika-eredu propioak garatzeko.
Hirurogeita hamar urte baino gehiago dituan arren, Buddy Guyk bizitasun parebakoa erakusten dau bere saioetan, elektrikoak hasieratik amaierara. Biraz bira, Guyk kontzertuak eskaintzen ditu bere gitarra estilo berezia erakusten.
Etenik bako motibazinoa erakusten dau kontzertu bakotxean Louisianako musikariak. Zuzeneko saioetan pasino eta indar handia erakusten ditu; Jimmy Hendrixen energia bardintzeko, B.B. Kingen punteatze gozo eta dotorea imitetako, John Lee Hookerren kadentziez jaubetzeko eta ‘esku motel’ izeneko estiloen giro beroak sortzeko gai da musikari handi hau. Bost Grammy sarik eta 23 W.C. Handy sarik artista honen ibilbidea bermatzen dabe. 2005. urtean Rock And Roll Famaren Aretoan bere lekua lortu eban merezimendu osoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!