‘Katamalo’. Ostontzearen beharraz

Bihotz Bakartien Kluba 2007-02-19 01:00   Musikea

Arrakalak ikuskizunagaz hasitako bidean, bihotz bakartien klubak poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskaintzera dator barriro be Katamaloa izeneko ikuskizunagaz.

Arrakalak ikuskizunagaz hasitako bidean, bihotz bakartien klubak poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskaintzera dator barriro be. Katamaloa esaten deutsagu euskaldunok gure arpegia beste bat bihurtzeko erabilten dogunari. Ez garana azaldu beharraz, itxurakeriaz, hipokresiaz, sakon maitatzeko beldurraz, zoriontsuak izan ezinaz, lotsaz, harrokeriaz, benetan garana onartu nahi ezaz idatzi doguz poemak eta kantuak. Barre egingo deutsagu geure buruari eta urkoarenari, tristetu egingo gara ispiluaren aurrean eta harro bezain pozarren biluztuko gara. Ostontzea agertzeko era bat baino ez dalakoan.

Katamaloren estrainaldia zezeilaren 23an izango da Gasteizen Korrika Kulturala egitarauaren barruan. Hitzordua, Gasteizeko Vital-Kutxa aretoan izango da arratsaldeko 20:00etan.

Estrainaldiaren ostean, honako emonaldiak dagoz berbatuta:

- Martiaren 1ean, Bilboko Kalderapekon, 20:00etan.
- Maiatzaren 8an, Basauriko Ganbaran (Arizko Torretxean), 20:00etan.
- Maiatzaren 12an, Altsasuko Iortia kultur-etxean, 20:30etan.

  • Musikariak

Alex Arregi: ahotsa, gitarrak, Venezuelako cuatroa.
Aintzina Lekue: bibolina.
Gorka Mugarza: esku-soinu handia, teklatuak.
Gorka Urbizu (Berri Txarrak taldeko abeslaria): ahotsa eta gitarrak.
Nerea Urbizu: teklatuak, kajoia, koroak.

  • Testuak

Gotzon Barandiaran
Maialen Lujanbio

  • Emonaldia

Danetara, 10 poema hartu eta kantu egin doguz, zer esana dabela sinisten daben kantuak.

  • Iraupena

Ordubete

  • Hartu-emonetarako

Gotzon Barandiaran Arteaga
gotzonba@armiarma.com
656796 209

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu