OST bermeotarrak barriro ekinean

Bizkaie! 2007-03-21 01:00   Musikea

Laukoteak doinu indartsuak batu eta, luzaroan lanik atara barik egon ostean, barriro be martxeari ekitea erabagi dau 'Osinate' diskoagaz.

Hamabi urteko ibilbidean barealdiak eta ekatxak pasau ostean, disko barri bategaz jatorku OST talde bermeotarra: ‘Ostinato’. Laukoteak doinu indartsuak batu eta, luzaroan lanik atara barik egon ostean, barriro be martxeari ekitea erabagi dau. Diskoa Koba estudioetan grabau dabe Xanperen gidaritzapean, 2001etik 2006ra bitartean. Lan biribila egiteko denporea izan dabe eta Baga-Biga Musika Ideiak diskoetxearen eskutik jatorku.

Jabi ‘Kapi’ Guarrotxena (ahotsa eta gitarrea), Iker Bengoetxea (gitarrea), Joni ‘5’ Garamendi (bajua) eta Joni Guarrotxena (bateria) dira OST taldeko kideak. Lehenengo diskoa 1996an atara eben, taldea sortu eta urtebetera, ‘Hitzak-Hotsak’ izenburupean. Handik gitxira, 1998an, ‘Salbuespena’ izeneko diskoak ikusi eban argia. Gero, hainbat gorabehera tartean, diskorik atara barik egon dira, orain arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu