‘Vacaciones de mi mismo’, Manolo Garciaren poesia
2004-12-10 00:00 Musikea
Beste alde batetik, Los Rapidos taldean eta Quimi Portetegaz batera, Los Burros eta El Ultimo de la fila taldeetan ibili ostean, bakarka hiru disko plazaratu ditu: ‘Arena en los bolsillos’ (1998), ‘Nunca el tiempo es perdido’ (2001) eta, hiru urte isilik egon ostean, ‘Para que no se duerman mis sentidos’ (2004), 16 kantu eta bideoklip bat eta argazkiakaz hornidutako DVD berezia.
Manolo Garciak kontzertu bi emon ebazan Bilbon pasa dan astean eta La Casilla ganezka egoala, disko barriko 12 bat ...
‘Hamaika koloretan dantzan’: umeentzako antzerki musikala
2004-12-10 00:00 Musikea
Datozen emonaldiak:
- Zemendiaren 20an, Goizuetan 18:30etan.
- Zemendiaren 24an, Atarrabian 17:30etan.
- Zemendiaren 27an, Hendaian 15:00etan.
- Zemendiaren 28an, Ikaztegietan 17:30.
- Zemendiaren 29an, Sestaon 10:00etan eta 11:30etan.
Bizkaie!
Keike, ondarrutarren rock edegia
2004-12-03 00:00 Musikea
‘Oinetan kea’, eta hanketan kea dakarre Keikeko gazte ondarrutarrek. Eurak ondo adierazoten daben legez, taldeko partaide danak daukie musikaren munduan euren ibilalditxua eginda, eta hankak urratuta ditue daborduko. Osatu egin beharko dabez, baina, kontzertu ugari daukiez aurreikusita eta. Lehenengoa Laudion, Kautagaz batera aurkezpen legez emongo dabena zemendiaren 19an. Hortik aurrerakoak ugari dira, tartean SAgaz Azkoitian zemendiaren 20an joko dabe, abenduaren 5ean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Iruñean, Elorrion...
Atxapunte
Hiru Truku, Nafarroako kantutegiaren altxorraren bila
2004-12-03 00:00 Musikea
Hiru Truku taldea maisua da euskal kantagintzan. Ruper Ordorikak berak taldea eskola legez definiduten dau, kantei begiratzeko modu propioa daukiela esanaz. Euskal kantutegia goitik behera aztertu ostean, kanta ederrenak hartu eta moldatzen dabez, beti be berezko esentzia ahaztu barik. Horreetatik hamahiru batu dabez ‘Nafarroako kantu zaharrak’ diskoan, eta eurak autortzen daben legez, ‘publikoari ezezagunak egingo jakoz kantak, izan be, ez gara herririk herri, baserririk baserri ibili, liburu zaharrak aztertzen baino’.
Liburuak aztertu, kantak aukeratu, musikea jarri... lan ugari egin dau ...
'Liverpool-Gernika', Jabier Muguruzaren eskutik
2004-12-03 00:00 Musikea
Bakarlari moduan lan egiten hasi zanetik plazaratu dauan zazpigarren lana da hau. Hirusta Records etxeak produzidu dau bildumea eta musikariak beraren kantutegiko abesti onenak gogoratu ditu barriro.
Ilusinoz beteta dagoala esan dau behin baino gehiagotan Muguruzak, eta aurrerantzean be lan ugari egiteko gogoz eta indarrez dagoala argi itxi gura izan dau. Izan be, orain arte egindakoagaz konparauta, azken disko hau desbardina da, baina datorren urterako preparetan dabilen lanak aurreko guztien ukutua eukiko dau.
Bizkaie!
Split 77: asko landutako kasualidadea
2004-12-03 00:00 Musikea
Inspirazinoa 80. hamarkadan hartu dabe, euren ume denporetako musikan. Holan ba, garai hareetako sonoridadea gaurkotu eta disko berezi honegaz erdibideko etapea egin gura dabe bilbotarrek, datorren urtean etapa barri bategaz hasteko.
Euskal taldea izanda, ingelesez lan egiteko gai izan dirala autortzen dabe. Holan ba, hizkuntza horretan abesteko kapaz dirala ikusita, beti be euskerea baztertu barik, hurrengo lanaren oinarriak finkatu dabez ‘Mentura’ diskoagaz. Atzerrian be ibili dira musikari bilbotarrak, eta autortzen daben legez, ‘talde euskaldun batek nazinoartean joteko aukerea eukala ikusteak ...
Akelarre taldearen agurra
2004-11-26 00:00 Musikea
Akelarre jaio zan boladan rock erradikala zan nagusi Euskadin, eta aldarrikapen, protesta eta salaketa sasoia be bai. Euren errepertorioan eurek eginiko abestiak eta euren estilora moldatutako bersinoak jo dabez urteotan plazarik plaza. Halan da be, Akelarreren konpromiso nagusia euskerea izan da: Frankismo sasoian euskeraz abesten eban taldeak nahiz eta galazota egon. Hainbat kontzertu eskaini ditu Akelarrek eta disko asko argitaratu ditu. Akerlarre taldearen ibilbidea ez da ez ahuntzaren gauerdiko eztula.
Euskerazko sei disko XX. mendeko 100 onenen artean
2004-11-26 00:00 Musikea
XX. mendeko 100 disko onenen artean gaztelaniaz eta ingelesez abesten daben Euskal Herriko zazpi talderen diskoak be badagoz: Eskorbutoren 'Anti todo' (Discos Suicidas, 1986), 94. postuan, Le Mansen 'Entresemana' (Elefant, 1994), 79an, Los Bichosen In bitter pink (Oihuka, 1991), 76. Lekuan, Aventuras de Kirlianen 'Aventuras de Kirlian' (Dro, 1989), 75ean, La Buena Vidaren 'Soidermesol' (Siesta-Poygram, 1997), 67an, Derribos Arias taldearen 'En la guia, en el listin' (Gasa, 1983), 29an eta Familyren 'Un soplo en el corazon' (Elefant, 1994) 16. postuan ...
V. Udagoieneko Ostera
2004-11-26 00:00 Musikea
Abendurako iragarritako lau saio ederrakaz amaituko da aurtengo Udagoieneko Ostera eta Elorrioko Arriola Antzokian, abenduaren 3an, euskerearen nazinoarteko egunean, Maddi Oihenart abeslaria eta Josetxo Goia-Aribe saxojoleak osotutako taldeak “Ilhargi-min” argitaratutako lan barria eskainiko dabe, jazza, folka, musika barriak eta kantu tradizionalak tartekatzen dabez maisutasunez.
Ruper Odorika musikari oñatiarraren txandea Balmasedako Udal Aretoan izango da 5ean. Bestetik kantari beteranoa Santurtziko Serantes Aretoan be ikusi ahal izango dogu abenduaren 10ean, kasu honetan Bixente Martínez eta Joseba Tapiagaz batera, Hiru Truku taldeak doinu ...
BITE, Bizkaiko Trikitixa Elkartearen sorrerea
2004-11-19 00:00 Musikea
Nazioarteko trikitixa jaialdia Kursaalen
Zemendiaren 27an, zapatuan, trikitixeak beteko dau Donostiako Kursaal, iluntzeko zortzietatik aurrera. Hemengo musikariez gan, kanpoko musikariak entzuteko aukerea eukiko dogu, Quebec-etik, Italiatik eta Kantabriatik baitatoz musikari konbidauak. Quebecetik Sabin Jacques soinu-jotzaile bikaina, Italiatik gure artean daborduko ezaguna dan Carlo Rizzo pandero-jotzailea, eta Kantabriatik, barriz, Soltxu eta Miriam, panderoa astintzen pare bakoa dan bikotea. Aurten, perkusinoari emon gura jako garrantzia, eta horregaitik, Euskal Herriko musikariei dagokienean, perkusino-tresnak ondo baino hobeto ezagutzen dabezan lagunak izango dira Jaialdian: Imanol ...
Euskadi Gazteako XIV. Maketa Lehiaketea zemendiaren 13tik 26ra
2004-11-19 00:00 Musikea
Aurten aurkeztutako 200 maketetatik onenak aukeratzeko lehenengo pausua ospe handiko kritikariek osotutako epaimahai batek emoten dau. Talde honek 15-20 kanta aukeratzen dauz eta hurrengo egunetan irratian egongo dira entzungai. Interneten be entzun ahal izango dira, irratiaren web gunean.
Zemendiaren 27an, ‘Topaldi’ saio berezia egingo da. Egun horretan jasoko dira entzuleen botoak eta ganera, irabazleen izenak jakitera emongo dira, bai epaimahaiak aukeratutako taldea, baita entzuleen boto gehien jaso dauana be.
Epaimahaiak izentautako taldeak 3.000 euroko saria jasoko dau eta euren ...
Agur, Alaitz eta Maider!
2004-11-19 00:00 Musikea
Hiru disko atara dabez hamalau urte horreetan: Alaitz eta Maider (1997), Inshala (1999) eta Auskalo (2002). Arrakasta itzela euki ostean, daborduko euren ibilbidearen azkena heldu dala dinoe. Erabagia ez dabela egun batetik bestera hartu gogoratu deuskue, eta ‘luzaroan pentsetan ibili ostean, onena ixtea dala erabagi dogu’.
Musikearen munduan egindako ibilbidean, jente ugari ezagutzeko aukerea nabarmentzen dabe Alaitz eta Maiderrek. Halan da be, sufridu be egin dabe hamalau urte honeetan, batez be lehenengo diskoa atara ebenean, ‘dana oso arin etorri zan ...
Kautaren lehenengo diskoa: ‘Izan zaitez zu’
2004-11-12 00:00 Musikea
Kautaren lehenengo diskoa ‘Izan zaitez zu’ izenagaz dator, Oihuka diskoetxearen eskutik. Musika-estiloari jagokonean, Metal Hiper Melodikoa dala dino Ritxi Aizpuru Oihukako arduradunak, ‘metalaren pisua eta gogortasuna poparen melodiagaz bat eginda datoz’, azpimarratuz.
Diskoan laguntzaile batzuk be euki dauz Kautak, tartean ‘Berri Txarrak’ taldeko Gorka Urbizu. ‘Izan zaitez zu’ laneko balada bakarrean Mirari Irurtzun, Arantzazu Mujika eta Itziar Lertxundiren ekarpenak be badagoz.
Gazteen kontzientziari bultzadea emoteko helburuagaz sistemeari berari be errepasoa emoten deutso Kautak, eta horretarako, metal melodiko popzalea erabilten dau ...
Musiketan 2004-2005
2004-11-12 00:00 Musikea
2005eko egitarauari dagokionean, Ingalaterrako folk barriko mobimentutik etorriko da aurtengo artista errebelazinoa izan dan Alasdair Roberts James Orr Complex-egaz batera; hau urtarrilaren 30ean izango da. Zezeilaren 20an, Frantzia eta Brasil batzen dauzan bikote bat, Femmeouzes T, dantzarako doinu etnikoak jorratzen dauzan taldea. Dan Bern, barriz, zezeilaren 28an taula gainean agertuko da, Bob Dylan-en eraginpean jaiotako kantaria; aurrerago, Libiatik hurreratuko da Ara Malikian bibolinjolea martiaren 20an.
Rock doinuak be ez dira faltako apirilaren 10an Kevin Coyne-ren eskutik. Apirilean baina 24an hain ...
'Edan hemendik', Urgaberen hirugarrena
2004-11-12 00:00 Musikea
Bizkaitarren hirugarren diskoa da ‘Edan hemendik’, eta hainbat kolaborazino eta ahots barri topau geinkez bertan, tartean Gatibu taldeko Alex Sardui gernikarra. Bizkaieraz kantetan entzun geinkez Sardui eta Barandiaran, ‘Kartzelako gutuna’ abestian hain zuzen be. Kanta hau entzutean, emoten dau Gatibu taldearen abesti baten aurrean gagozala, eta Exkixu taldeko abeslaria izan zanaren ahotsak arrazoia emoten deusku.
Oihuka diskoetxearen eskutik datorren diskoak Urgaberen aldi barri baten hasierea dakar askorentzat, aldi oparoa. Baina musikan, bizitzako hainbat arlotan legez, ingurukoek (kasu honetan entzuleek) epaitu ...
Albokaren azken diskoa: ‘Lau anaiak’
2004-11-05 00:00 Musikea
Joxan Goikoetxea Albokako akordeoilariak dualidadearen bi aurpegiak, ona eta txarra, azpimarratu gura izan ebazan, eta horretarako diskoaren produktorearen (Suso Saiz) berbak ekarri ebazan gogora, ‘bikotea da musikan formazinorik gaiztoena. Bi persona dagozanean, bikotearen biluztazuna nabarmentzen da’. Bi taldekideez gan, musikari honeek be hartu dabe parte: Fiachra Mac Gabhann (bouzoukia eta mandolina), Fon Roman (gitarra elektrikoa), Juanjo Otxandorena (bouzoukia), Mikel Artieda (baxua), Peter Maund (perkusinoa), Xabi San Sebastian (ahotsa), Benito Lertxundi (ahotsa) eta Zohar Fresco (perkusinoa).
Taldearen helburua herri musika sendoa ...
Musikagidak diskoetxerik bako Euskal Herriko musika taldeak bilduko ditu
2004-11-05 00:00 Musikea
Musikagida abenduaren 4tik 8ra bitartean Durangoko Azokan egongo da salgai eta prezioa 6 eurokoa izango da. Grabazino estudio alternatiboei, musika talde gazteen alkarteei, musika sustatzeari garrantzia emoten deutsen gaztetxeei, diskoetxe alterbatiboei eta 'emakumea euskal musika talde gazteetan' gaiari buruzko informazinoa bilduko dau gida honek eta hainbat alkarrizketa eta kontzertuak emango dabezan lekuen zerrendea be agertuko dira bertan.
Bizkaie!
Kontzertuz betea Bilbaoko Kafe Antzokia
2004-10-29 00:00 Musikea
Black Roots Festival
Urriaren 22an eta 23an baltz jatorriko doinuz josiko da Bilbao. Ambassah' Dub Generation, Koniec, Guateque Allstars, Jayme Marques Trio eta Funxplosion hur-hurretik ikusi ahal izango doguz. Bestetik, New Yorkeko Sugarman Threen taldea be kontuan hartzekoa da; bogaloo, soul, funk eta r&b doinuak joten maisuak dira. Dantzarako taldea.
Amaitzeko, aurrerapenei dagokienean, datozen hilabeteotan besteak beste honako artista eta taldeak izango doguz Kafe Antzokian: Sagarroi, Western Special, Los Del Tonos, La Vacazul, Pastora, Wintercase Festival, Toasters, Maceo Parker ...
Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea
2004-10-29 00:00 Musikea
Informazino zehatzagoa eskuratzeko edo Lehiaketearen oinarrien barri behar badozue, hona hemen, telefono zenbaki eta helbideak:
Tel.: 944.151.306.
Fax: 944.155.919.
Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
http://www.bilbao.net/bilborock
Bizkaie!
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan