Hainbat ikuskizun ezagun izango dira Arriaga Antzokiaren bigarren denporaldian
2006-06-20 02:00 MusikeaCabaret musikala, Mayumana, Pablo Milanes, Raphael, Albert Pla eta Jorge Drexler izango dira, besteak beste, Arriaga Antzokiaren bigarren denporaldiko protagonista nagusiak. Danetara, 23 ikuskizun izango dira abuztutik abendura.
Cabaret musikala, Mayumana, Pablo Milanes, Raphael, Albert Pla eta Jorge Drexler izango dira, besteak beste, Arriaga Antzokiaren bigarren denporaldiko protagonista nagusiak. Danetara, 23 ikuskizun izango dira abuztutik abendura.
Abuztuaren 17an estreinauko dabe programazino barria Cabaret musikalagaz (irailaren 10era arte egongo da ikusgai). Urrian, Pantxoa eta Peio (11n), Pablo Milanes (12 eta 13an) eta Raphael (24an) abeslariak izango dira.
Urriaren 31n Albert Pla helduko da Bilbora eta bere ikuskizuna aurkeztuko dau. Juanma Bajo Ulloa, Ceac Gai eta Joaquim Jorda zuzendariek, besteak beste, aktore lanak egin dabez lan horretarako.
Zemendiaren 11n Jorge Drexlerrek joko dau Arriagan. Horrezaz gan, Mayumana taldea barriro izango da Bilbon, 20tik 30era.
Ganera, Iruñako Ganbara Abesbatza Taldea, Ensemble Elyma, Carlos Mena kontratenorra, Celine Scheen sopranoa, Pablo Sorozabal eta Paul Lewis musikaria be Bilboko antzoki ezagunean egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!