Chris Isaak eta Tom Morello, protagonista BBK Legends Bilbao jaialdian
2025-12-11 08:24 Musikea2026ko bagilaren 26an eta 27an egingo da Bilbao Arenan.
BBK Legends Bilbao, BBK Banku Fundazinoaren eta Bilboko Udalaren babesagaz eta Dekker Eventsek atonduta, 2026ko bagilaren 26an eta 27an egingo da Bilbao Arenan. Halanda ze, 10. urteurrena izango da.
Barikuan, bagilak 26, Chris Isaak izango da protagonista. Rock estadubatuarraren erreferente nagusietako bat dan artistea, barriro be bueltauko da Bilbora. Haren abesti mitikoa, Wicked Game, belaunaldi oso bati markauta geratu jako. Gainera, kontzertu egunean, 70 urte beteko ditu. Dauela gitxi, Ibilbide Artistikoaren Saria jaso dau Americana Honors sarietan.
Bestalde, barikuan, ondoko honeek joko dabe: Cracker eta Dea Matrona.
Zapatuan, bagilaren 27an, barriz, Tom Morello izango da protagonista. Rage Against the Machine eta Audioslave taldeen sortzailekide izateaz gan, azken hamarkadetako rockearen figura iraultzaile eta aktibista nabarmenetako bat da. Euskadin emongo dauen lehen kontzertua izango da. Rolling Stone aldizkariak Denporaldi guztietako 100 gitarrista onenen zerrendan 18. postuan kokatu eban. Horreezaz gan, Rock & Roll Hall of Fame eta Heavy Metal Hall of Fame ekimenetan be sartu dabe.
Horreezaz gan, ondoko artista honeek ibiliko dira: Beat taldea, Performing the Music of 80s King Crimson kontzertua eskaintzen (Adrian Belew, Tony Levin, Steve Vai eta Danny Carey); eta, Graveyard.
BBK Bilbao Music Legends Bilbao Arenan egingo da, 2024ko bagilaren 26an eta 27an. Sartzea doban izango da 14 urtetara arte (baita edade horretakoentzat be) eta giroa belaunaldi askorentzat egokia izatea da helburua. Aire zabaleko eremuan, barriz, aukera gastronomiko ugari egongo dira, tokiko eskaintza eta guzti.
Sarrerei jagokenez, salgai dagoz jaialdiaren webgune ofizialean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
