'20 urte, mila doinu'
2025-12-11 09:48 MusikeaBaga-Biga produkzino-etxeak 20 urte bete ditu.
20 urte, mila doinu Baga-Bigaren soinu ibiltaldi kolektiboa da. Hamarkada bitan zehar sortutako abesti guztiak, oholtzolaren ganeko momentu bakotxa eta izandako topaketak gure memoriaren partidurea osotzen dabe.
Urteurrena ez da bakarrik musikeari buruzkoa, izan be, musika hori posible egiten daben guztiei buruz be bada: artistak, entzuleak, teknikariak, atontzaileak, lagunak...
Beraz, Baga-Bigakoek komunidade konbertidu izana aldarrikatu dabe, sarea soinuz eta bihotzez ehunduz. Beti be, etorkizunari begira.
Horretarako, Baga-Biga Albumak sortu dabe, 6 puaz osotutako kutxa berezia. Bertan, zigiluaren historian zehar argitarautako disko guztietako abestiekaz osotutako hainbat zerrendetara sartzeko QRak topa daitekez.
Formatu sinboliko eta bildumagarri horrek, musikeaz eta artistaz betetako hamarkada bi batzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
