'Neguan Flamenko' zikloak omenaldia egingo deutso gaur Antonia Jimenez gitarristeari

Bizkaie! 2025-12-18 08:40   Musikea

2025eko abenduaren 4tik 2026ko urtarrilaren 29ra.

Antonia Jimenez. | Ikusi handiago | Argazki originala

Antonia Jimenezek, gaur, hilak 18, 20:30etik aurrera, Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan, Neguan Flamenco jaialdiaren omenaldia jasoko dau, hain zuzen be, gitarrearen munduan egindako ibilbide artistiko osoa autortuz. Disziplina honetan eskarmentu handiko emakumea da, interpretazino eta konpositore-ibilbide zabalenetakoa dauena, besteak beste, Madrilgo Koreografia Lehiaketako Musika Originalaren Saria be jaso dauelarik. Horrezaz gan, programazio arlo honen errepertorioan ohikoa da, 2021ean martxan jarri zanetik.

SGAE Fundazinoak, Euskadiko SGAEren Kontseiluaren bitartez, bost urte bete ditu Bizkaiko uriburua Flamenkoan emakumeek daben eragina ikusarazoten eta dobako eskaintza kultural aberatsa biztanleriaren sektore guztietara hurbiltzeko egoitza bilakatu nahian. Aurreko edizinoan Getxok Muxikebarri Zentroa (Ereaga Aretoa) agertoki barri legez txertatu ondoren, programazinoak Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan izango dau oholtza nagusi, Getxoko guneagaz alkarlanari eutsiz. Era berean, aurten Neguan Flamencok kalea hartuko dau baina eszenatokietan Gabriela Giménez, Rosario Toledo, Antonia Jiménez bera, Vicky González, Sara Castro eta Ana Polanco ditugu protagonista.

Hainbat jarduera batu ditue programazino ofiziala: zemendiaren 29an Bilboko Errekalde plazan egindako Flashmob bat, uriko jantzazaleak protagonista bihurtu zituan ikuskizuna Víctor Fernándezek sortutako koreografiari esker; hitzaldi-kontzertu bat, abestiez gan, azken mendeotan Flamenkoak batu dituan lorpen eta bizipen adierazgarrienak ezagutarazoteko (urtarrilaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, BBK Kuna Aretoan, Perico de Paula, Vicky González eta Sara Castrogaz); eta kondekorazino bat, egungo flamenkoaren emakume garrantzitsuenetako batentzat eta edizio honetako zein aurreko urteetako protagonista izandako Antonia Jimenezentzat (abenduaren 18ko kontzertuaren ondoren).

Darío Campos

Zuzendari artistikoa eta koproduktorea da perkusionisteak errepertorioa berezia proponidu dau, beti bere generoaren barruan emakumeen irudia bultzatzea eta Euskadin flamenkoa hauspotzea helburuak ahaztu barik.

Ibilbide emonkorrean, Deabru Beltzak (Premio Max 2021) taldegaz be ibilitakoa da eta, besteak beste, Manuel Santiago, Maya Manolete, Judea Heredia, Víctor Bravo, Alejandro Rodríguez, Fuensanta Blanco, Julio Ruiz, Caridad Vega, Carmina Cortés, Antonio El Pola, Al Blanco eta Elena Morales handiakaz lan egin dau. Antzerkiaren eta jantzaren arloetan munduan zehar ibilitakoa da Zelanda Barria, Kanadá, Australia, Hego Korea, Reunión, Hungría, Italia, Bélgica, Erresuma Batua, Frantzia, Portugal eta Espainia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu