Robbie Williams eta David Byrne Bilbao BBK Liven izango dira

Bizkaie! 2025-12-11 12:50   Musikea

Jaialdia 2026ko garagarrilaren 9an, 10ean eta 11n izango da, Kobetamendin.

David Byrne (Argazkia: Bilbao BBK Live). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilbao BBK Livek hamarkada bi beteko ditu 2026an. Gaur, hilak 11, bertan izango diran lehen artistak iragarri ditue, besteak beste: Robbie Williams, David Byrne, Charlotte de Witte, Alabama Shakes, Interpol eta Lily Allen. 

Horreezaz gan, Euskadiko talde ugari be izango ditu: Aimarz, Amore, Gar, Marte Lasarte edo Sara Zozaya. Era berean, estaduko taldeei jagokonez, besteak beste, ondoko honeek izango dira: Xoel Lopez, Yerai Cortés, Dani Fernández eta La M.O.D.A..

Hogei edizino musikearen eta lurraldearen zerbitzura

Kobetamendiko ingurune naturalean, Bilbao BBK Livek 20. edizinoa egingo dau 2026an, jaialdi berezi konbertidu dauen hori berretsiz: musikea gainditzen dauen esperientzia, paisajea, kulturea eta komunidadea konektetako. Hiru egunez, mendia kontzertu, zehetasun eta topaketa bakotxa irauteko diseinauta dagozen leku konbertiduko da.

Otsoa da kartelaren irudi nagusia eta historia partekatu horren ikurra. Irudi barri horren parte bezela, Sumendi sortu da, euskal errotulazinoan oinarritutako tipografia esklusiboa, lurraldearen identidadeari autortzea egiteko. 

Bilbao BBK Liven atontzaileek, batez be, Bilboko Udalaren eta BBK Banku Fundazinoaren babesa eskertu dabe jaialdia posible egiten dabelako. 

Sarrerak

Eskuragarri dago aurre-salmenta esklusiboa aurreko edizinoetan izan diranentzat, abenduaren 17ra arte, eguaztena, 10:00etan. Zaleentzako (fans) salmenta berezia abenduaren 15eko (astelehena) 12:00etatik abenduaren 17ko (eguaztena) 10:00etara izango da eskuragarri; horretarako, ezinbestekoa da jaialdiaren webgunean izena emotea. Salmenta orokorra abenduaren 17an (eguaztena) hasiko da, goizeko 10:00etan.

  • Aurre-salmenta bonu esklusiboa: 145 € + gastuak.
  • Fan bonua: 149 € + gastuak.
  • Salmenta orokorreko bonua: 160 € + gastuak.
  • Kuadrilla bonua: 133 € + gastuak (5 bonu erosteagaitik, 6 jasoko dira).
  • Gaztea bonua: 120 € + gastuak (24 urtetik beherakoentzat, ezinbestekoa da jaialdiaren sarreran NANa aurkeztea).
  • 4 gaueko kanpina: 38 € + gastuak.
  • 11 urtetik beherakoek sarrera doban (formulario bat bete behar da aldez aurretik).

Talde zerrenda

  • AIMARZ
  • ALABAMA SHAKES
  • AMORE
  • APPARAT
  • BB TRICKZ
  • BELÉN AGUILERA
  • BELLE AND SEBASTIAN
  • CARPETMAN
  • CERVATANA
  • CHARLOTTE DE WITTE
  • CMAT
  • DANI FERNÁNDEZ
  • DAVID BYRNE
  • DEPRESIÓN SONORA
  • DON WEST
  • FATOUMATA DIAWARA
  • FOLK BITCH TRIO
  • GAR
  • HORSEGIIRL
  • HOONINE
  • IDLES
  • INTERPOL
  • JUICY BAE
  • LA M.O.D.A
  • LAS PETUNIAS
  • LILY ALLEN
  • MARTE LASARTE
  • MIETZE CONTE
  • MIND ENTERPRISES
  • NU GENEA LIVE
  • PARIS PALOMA
  • QUERALT LAHOZ
  • RALPHIE CHOO
  • RICHIE HAWTIN DEX EFX X0X
  • ROBBIE WILLIAMS
  • SARA ZOZAYA
  • SOULWAX
  • SUAVE
  • THEE SACRED SOULS
  • TOMORA
  • XOEL LÓPEZ
  • YERAI CORTÉS
  • ZAZ

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu