Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi dau XXVIII. Xenpelar Saria

Bizkaie! 2025-12-11 11:12   Musikea

Lurraldekako Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan historian txapel gehien dituan bertsolaria da.

Haira Aizpurua Ibargarai. | Ikusi handiago | Argazki originala

Abenduaren 8an, astelehena, jokatu zan XXVIII. Xenpelar bertso sariketearen finala.

Betiko lez, maila altua egon da, eta, txapelduna, Haira Aizpurua Ibargarai izan da. Halanda ze, Lurraldekako Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan historian txapel gehien dituan bertsolaria da saratarra. Gainera, Beñat Gaztelumendigaz batera, Euskal Herriko Eskolartekoan hiru txapel dituen bertsolarietako bat da.

Kontuak kontu, holan geratu dira:

  • Haira Aizpurua Ibargarai.
  • June Aiestaran Iparragirre.
  • Irune Basagoiti Agirre.
  • Izaro Bilbao Arostegi.
  • Josu Txoperena Iribarren.
  • Kattalin Arabolaza Palomo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu