pablopablok emongo deutso hasierea 'Art & Music' zikloari
2025-12-23 10:33 MusikeaTinariwen eta Lewis OfMan taldeek osotuko dabe programazinoa.
Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music zikloa aurkeztu dau 2026ko udabarrirako. Proposamenak, zuzeneko musikea, arkitekturea eta arte garaikidea buztartzen ditu Museoko Atrioaren bueltan. Betiko lez, zikloak Kutxabank izango dau babesle.
pablopablo izango da oholtzara igoten lehena: martiaren 14an, zapatua. Artista madrildarra, estaduko pop eszena barriko ahotsik bereizgarrienetakoa konbertidu da haren estilo dotore eta hunkigarriari esker. Apirilaren 11n, barriz, basamortuko bluesaren mitoa dan Tinariwen taldearen txandea izango da. Zikloari amaierea emoteko, maiatzaren 9an, Frantziako pop elektronikoaren erreferente dan Lewis OfMan artisteak eskainiko dau kontzertua.
Art & Music programeak erakusketak talde txikitan bisitetako aukerea eskaintzen dau, bertaratuak aretoetan ibili daitekez 20:30etik aurrera, kontzertua 22:00etan hasi arte. Gainera, Museoak Atrioan bertan edari eta pintxoak izango dira taberna-zerbitzua be baitago (konsumizinoak ez dira sarrerearen prezioan sartzen).
pablopabloren kasuan, sarrerak 27 euroan izango da Museoaren Lagunentzat eta 30 eurokoak gainerako publikoarentzat; Tinariwenen eta Lewis OfManen kontzertuetarako, barriz, 31,5 euro Museoko Lagunentzat eta 35 euro gainerako publikoarentzat.
Eskuratu sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
