Pat Metheny gitarristeak 61. Jazzaldian parte hartuko dau

Bizkaie! 2025-12-15 13:42   Musikea

Abenduaren 16an, 11:30etik aurrera, jarriko dira salgai sarrerak eta abonuak.

Donostiako Jazzaldia 2026ko garagarrilaren 22tik 26ra izango da. Holan, 61. edizinoaren ordainpeko programazinoa eta kartela aurkezten ditu, José Luis Lanzagortak egina.

Betiko lez, programazinoak jazz panoramako artista nabarmenetako batzuk batzen ditu, izen ospetsuekaz, proposamen barriekaz eta Europako jazzik onenaren panorama aparta eskainita.

Gainera, aurkezten diran proposamenetako lauk XX. mendeko musikeak eta Jazzak emon dituan musikari handienetako bi ekarriko ditue gogora. Hori gitxi balitz, Miles Davisi eta John Coltraneri autortzea egingo jake euren jaiotzearen mendeurrenean.

Ondoko artista honeek nabarmentzen dira: Pat Metheny gitarristea, Side Eye III+ haren azken proiektuaren bersinoagaz; eta Diana Krall, jazz unibersoko abeslaririk ezagun eta baloratuena. Ondoko honeek be nabarmentzen dira: Joe Lovano, David Murray eta Azar Lawrence saxofonistak; Marcus Miller bajistea; Charles Tolliver tronpetistea; Bruce Barth pianistea; eta Cécile McLorin Salvant eta Carmen Lundy abeslariak.

Abenduaren 16an, 11:30etik aurrera, jarriko dira salgai sarrerak eta abonuak agertoki honeetarako: Trinidade Plaza, Kutxabank Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia eta Škoda San Telmo Museoa (Klaustroa). 

Erosketak leihatiletara bertaratuta edo hemen eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahal izango dira. 

61. Jazzaldiko dobako kontzertuak datozen hilabeteetan jakinarazoko dira.

Kontuak kontu, ondoko artista honeek izango dira Donostian: Pat Metheny, Diana Krall, Samara Joy, Marcus Miller, David Murray, Joe Lovano, Cécile McLorin Salvant, Carmen Lundy, Charles Tolliver, Julian Lage, Louis Sclavis, Mike Stern, Bill Evans, Azar Lawrence, Nils Petter Molvær, Erik Truffaz, Antonio Lizana, Bruce Barth, Vicente Archer, Vincent Peirani, Émile Parisien, Benjamin Moussay, Benito Gonzalez eta Julius Rodriguez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu