Pantxoa eta Peiok azken kontzertua iragarri dabe
2025-12-17 08:28 MusikeaSarrerak abenduaren 18an jarriko dira salgai hemen.
1960ko hamarraldiaren amaieran eta 1970ekoaren hasieran euskeraz kantetea burruka egiteko modua zan. Halanda ze, Pantxoa Carrere eta Peio Ospital aldarri horren bozgorailu izan ziran.
Manex Pagola, Telesforo Monzon, Manex Erdozaintzi-Etxart, Xalbador, Jean Louis Davant, Roger Idiart, Xabier Lete eta beste hainbat idazleren berbak musikau zituen eta, ustebakoan, belaunaldi askorentzako himno konbertidu ziran kantu horreek.
Euskal Herriaren historia ezagutzeko euskerazko kantagintzearen historia ezagutu beharra dago. Peio eta Pantxoaren kantagintzea, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako kulturgintzak, erabat, ganontzeko euskal herriei egin deutsen ekarpenaren adibide nabarmena da.
Peiok eta Pantxoak 1969an argitarau zituen lehen kantuak eta 2009an barrienak. Tartean, milaka kantaldi eta 18 argitalpen itxi ditue. Euskerazko kantagintzearen ondarearen bildumako baitezpadako aleak.
2011. urtean oholtzarau ziran azkenengoz, amaierakoa izango zala abisau barik. Aurreikusi bako etenaldi mugabakoa izan zan.
Kontuak kontu, esker onez, Pantxoa eta Peiok 40 urtetik gorako ibilbideari amaiera duin bat emotea erabagi dabe. Aurkezpena, Kafe Antzokian izan da eta ikus-entzunezkoa proiektau dabe, ondoko honeen parte-hartzeakaz: Olaia Inziarte, Martxelo Otamendi, Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe, Mertxe Rodriguez eta Jon Maia.
2027ko urtarrilaren 10ean, azkenengoz kantauko dabe jentaurrean, Barakaldoko BECen. Sarrerak, abenduaren 18an jarriko dira salgai goizeko 10:00etan hemen.
Ikusi hemen ikus-entzunezkoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
